ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk fabrikazio aurreratuan duen ezagutza aurkeztu du sektoreko topagunerik garrantzitsuenean Parisen.

IK4-IDEKOk fabrikazio aurreratuan duen ezagutza aurkeztu du sektoreko topagunerik garrantzitsuenean Parisen.

IK4-IDEKO Zentro teknologikoak, fabrikazioaren ikerketa aplikatuaren eremuan lider den Produkzio Ingeniaritzaren Nazioarteko Akademiak (CIRP) urtero antolatzen duen neguko jardunaldian parte hartu du sektoreko eragile garrantzitsuenen arteko berrikuntza sustatzeko helburuarekin.

Pasa den otsailaren 17tik 19ra Parisen egin zen ekitaldi honetan, IK4-IDEKOko Dinamika eta Kontrola lerroan ikertzaile eta CIRPko kide korporatibo den Xavier Beudaertek, ikerketa lerro horretako kudeatzaile den Jokin Muñoak bai eta Mekanizazio eta Produkzio sistemak lerroko ikertzaile den David Barrenetxeak ere, azken biak akademiako bazkide direnak, parte hartu zuten.

CIRP taldea, aurretiaz ikerketa eta berrikuntza arloetan ibilbide sendoa eta bikaina demostratu behar izan duten adituen sareak osatzen du.

IK4-IDEKOko ikertzaileek erakunde honen bileretan izan duten parte-hartzeak egiaztatzen du zentro teknologiko honek Fabrikazio Aurreratuaren teknika aplikatuen ikerketan daukan garrantzia, bai eta industriara bideratutako berrikuntzan daukan garrantzia ere.

Maison de la Mutualitén egin zen kongresuak, hainbat lan-talde eta talde kooperatibok izandako bileren inguruan jardun zuen.

Topaketa hauetan, fabrikazio arloan lortutako azken emaitzei buruzko aurkezpen teknikoak egiten dira. Horrez gain, CIRPren hurrengo hitzorduetan aurkeztuko diren keynote papers-en bilakaera aztertzeko ere balio izaten dute.

CIRPko kideek defendatzen dituzten keynote-ak, akademiak egiten duen ekarpenik handiena izaten dira, azken belaunaldiko teknologien eta etorkizuneko joeren aurrerapenen azterketa sakonak izaten baitira.

cTestuinguru honetan, makinen berrikuntzaren taldeko kide den Jokin Muñoak, aurtengo abuztuan Portugalgo Guimaraes hirian egingo den CIRPren hurrengo kongresuan aurkeztuko duen chatterra ezabatzeko teknika aurreratuen keynote paper-aren bilakaerari buruzko informazioa eman zien bertaratutakoei.

CIRPk urtero bi biltzar ospatzen ditu ezagutza partekatzen duten nazioarteko ikertzaileen sarearen bidez I+G sustatzeko helburuarekin eta etorkizuneko perspektibak aztertzen dituzte, hala nola, produkzioaren kudeaketaren, fabrikazio prozesuen eta sistemen automatizazio eta fabrikazioaren arloetan.

KATEGORIAK