ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk eskarien entregaren fidagarritasuna hobetu du.

IK4-IDEKOk eskarien entregaren fidagarritasuna hobetu du.

Makina-erreminta gisako sektoreen ezaugarrietako bat, hierarkiarik gabeko bezero eta hornitzaileen sarea izatea da eta entregen fidagarritasun faltaren ondorioz, enpresei lehiakortasuna murrizten dieten atzerapenak eta gainkostuak sortzen dira.

Europako InTime proiektuan garatutakoari esker, bezeroek bere eskarientzako eskaintza edo hornitzaile optimoak zehaztu ahal izango dituzte hemendik aurrera, koste orokorraren (materialaren eroste-kostua eta atzerapenen kasuan izandako inpaktua) eta hornitzaileen fidagarritasunaren (bezeroarengan eta beste bezeroengan hornitzaileak duen fidagarritasun maila) arabera.

Produktu konplexuak ekoizten dituzten enpresek, seriatu gabeak eta pertsonalizazio maila altua eta hornikuntza kate konplexuak dituztenak, entregen fidagarritasun faltaren ondorioak jasaten dituzte egunero eta honek zuzenean lehiakortasunean eragiten du. Makina-erreminta sektorea arazo honen adibidea da.

Europako InTime proiektuan (7.Programa Markoaren proiektua) arazo hau lantzen da eta eskarien betetze prozesuan gardentasun eta bizkortasun handiago lortzeko irtenbideak eskaintzen dira. Garatutakoa, MyOpenFactory-n, eskarien kudeaketarako plataforman ezarri da, automatikoki hainbat ERP eta bezero-hornitzaile elkar komunikatzeko aukera ematen duen plataforman hain zuzen ere.

Erosketen prozesuan InTime proiektuak eskaintzen dituen berrikuntzen artean, ondorengoak nabarmentzen dira: bezeroaren etxean atzerapenek sortzen duten inpaktuaren estimazio ekonomikoa egin ahal izateko tresna (negoziazio prozesuan hornitzaileekin erabiltzeko tresna) eta eskaintzen ebaluazioa egiteko tresna, hornitzaileen fidagarritasun prozesua txertatzen duena. Proiektuaren beste mugarri garrantzitsuenetako bat, CWA (CEN Workshop Agreement) estandar baten garapena izan da, enpresen arteko eskarien kudeaketan EDI komunikazioen sinplifikazio eta estandarizaziorako (batez ere PYMEetan).

InTime bidez enpresek lortzen dituzten hobekuntza garrantzitsuenak ondorengoak dira: (1) entrega epearen fidagarritasuna handitzea, (2) produkzio kostuen murrizketa, eskariaren betetze denboran izandako komunikazio hobeagoagatik eta eskariaren barne kudeaketa hobeagoagatik, (3) koordinazio handiagoa eta azkenik, (4) baliabideen esleipen hobea, prezioan soilik oinarrituko ez den hornitzaileei egindako eskarien aukeraren bidez. Ondorioz, lehiakortasuna handitzea ekarriko du.

RWTH-WZL zentro alemaniarra buru duen proiektu honek, Danobat, IK4-Ideko eta AFMren partehartzea izan du eta jarduera nagusiak, enpresetan atzeratutako entregek duten inpaktu ekonomikoa ebaluatzeko modelo eta tresnen definizioa, garapena eta ezarpena izan dira ( IK4-IDEKOren Produkzioaren Kudeaketa ikerketa lerroak lideratutako ikerketa eta garapen jarduera).

Patzuergoa hau, Europako 3 herrialde (Alemania, Italia eta Espainia), 4 zentro (WZL, FIR, IK4-Ideko eta Milango Politeknikoa), makina-erreminta eta ekipo industrialak sektoreetako 3 enpresa (Estarta, Fidia y Otto Junker), 2 TIC enpresa (Fujitsu y SAP) eta makina-erremintako 2 erakundek (AFM y UCIMU) osatzen dute.

InTime proiektua 2012ko azaroan bukatuko da eta 4,9 milioi euroko aurrekontua izan du.

    KATEGORIAK