ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk doktore bat gehiago du bere lan-taldean, eta jarraitzen du bere ikertzaileen trebakuntzaren aldeko apustua egiten

IK4-IDEKOk doktore bat gehiago du bere lan-taldean, eta jarraitzen du bere ikertzaileen trebakuntzaren aldeko apustua egiten

Bere ikertzaile-taldearen trebakuntza zientifiko eta teknologikoa sustatzeko egiten duen apustuaren baitan, Fabrikazio Aurreratuan aintzindaria den IK4-IDEKO zentro teknologikoak, doktore bat gehiago du bere lan-taldean.

Jorge Alvarezek, Elgoibarko zentroko Mekanizazioa eta Produkzio Sistemen lerroko ikertzailea bera, bere Doktoretza eskuratu zuen Mondragon Unibertsitatean pasa den maiatzaren 25ean, artezketa-prozesuen optimizaziorako metodo berriak proposatzen dituen tesia irakurri ondoren.

Aitorpen akademiko honekin, 26 dira IK4-IDEKOren lan-taldeko doktoreak. Zentroak lanean jarraitzen du bikaintasuneko profila duten pertsonak barnean hartuz, sinetsita dagoelako hori erabakigarria dela Fabrikazio Aurreratuaren eremuan bere posizionamendua bultzatzeko.

Gainera, zentro teknologikoko espezialisten profil-teknikoa indartzeko apustuak ahalbidetu egiten du Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) kideei egiten dizkien eskakizunak betetzea.

Alvarezek aurkeztutako ikerlanaren izenburua da “Aplicación de técnicas de velocidad variable para la optimización del proceso de rectificado”, eta proposatzen du abiadura aldakorrak aplikatzea artezketa gidatzen duten aldagai nagusietan, produktibitatea handitu eta piezen kalitatea hobetzeko helburuz.
Alvarezek diseinatu duen zikloen definiziorako metodologia berritzaileak ekidin egiten ditu prozesuak berarekin dakartzan muga eta ezegonkortasunak, eta berdin-berdin aplika daiteke zentrorik gabeko artezketan, zein artezketa zilindrikoan.

Gainera, adituak mahai gainean jarri du kalkulu efiziente eta zehatzerako sistema berri bat, piezari abiadura aldakorra aplikatuz egiten den chatter kentzearen analisirako. Hori erabiliz, aldaketen zabaltasuna eta frekuentziako parametro ezin hobeak eskuratzen dira, aipatu helburuak eskuratuz.

Modu honetara, IK4-IDEKOk aurrera darrai Fabrikazio Aurreratuan duen espezializazio handiarekin. Bere ezaugarri nagusietakoa da teknologiak produkzio industrialeko inguruneetara transferitzeko duen gaitasuna.

Makina erremintako ekoizleen erronka teknologikoei erantzuteko 1986an abiarazi zen zentro teknologikoak 100 ikertzailetik gorako lan taldea dauka eta 7 ikerketa-lerro desberdinetan lan egiten du: idekoBerrikuntza Estrategikoa, Mekanizazioa eta Produkzio Sistemak, Dinamika eta Kontrola, Software Adimenduna, Fabrikazio Prozesuak, Ikuskapena eta Neurketa, eta Diseinua eta doitasunezko ingeniaritza.

KATEGORIAK