ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk Adimen Lehiakorraren abantailak aurkeztu ditu

IK4-IDEKOk Adimen Lehiakorraren abantailak aurkeztu ditu

Enpresa eremuan berrikuntza aurreraturako erabiltzen diren kudeaketa tekniken abantailak azaldu ziren jardunaldian parte hartu zuen zentro teknologikoak.

Jardunaldia urriaren 28an egin zen Madrilen eta bertan Asociación para el Progreso de la Dirección (APD) erakundeak ere parte hartu zuen.v

Negozio aukera berriak identifikatzea eta erabakiak hartzeko prozesua optimizatzea dira enpresa eremuan Adimen Lehiakorra eta Zaintza Teknologikoa erabiltzearen abantaila batzuk. Helburu horrekin, IK4-IDEKO zentro teknologikoak Madrilen urriaren 28an egin zen jardunaldi teknikoan parte hartu zuen eta bertan, berrikuntzaren kudeaketa aurreratuak ohiko lan eremuak aldatzeko duen gaitasunaren berri eman zuen.

-IDEKOk enpresei eskainitako ingurune mesedegarrien zenbait adibide arrakastatsu aurkeztu zituen, Asociación para el Progreso de la Dirección (ADP) erakundearen lankidetzarekin.

“ Adimen Kolektiboa eta Berrikuntzaren Kudeaketa. Erakundeak eraldatzen dituzten adibide arrakastatsuak” izenburuarekin, jardunaldiko gai nagusiak Adimen Lehiakorra eta ideien kudeaketa izan ziren.

Zaintza Teknologiko eta Adimen Lehiakorraren unitateak sail espezializatuak dira prozesu eta aurrerapen teknologikoen kaptazioa, bilaketa, tratamendua, azterketa, zabalkundea eta ustiaketa egiteaz arduratzen direnak, erakunde eta enpresen estrategien diseinurako eta garapenerako erabiltzen direlarik.

Jardunaldi honetan, IK4-IDEKOko Berrikuntza eta Ustiapeneko Zuzendari den Nerea Arangurenek ponentzia bat aurkeztu zien bertaratutakoei, berrikuntza prozesuen eta Adimen Lehiakorraren erabileraren ondorioz sortzen den balioaren berri eman zuelarik.

Unitatearen emaitzak integratzeari esker lortutako emaitzen, sortutako negozio lerro berrien eta garatutako proiektu zehatzen adibide gisa, Arangureneak, orain dela 15 urtetik Adimen Lehiakorraren unitate bat martxan duen DanobatGroup makina-erreminta ekoizlearen adibide praktikoa azaldu zuen.

Jardunaldian IK4-IDEKOko Berrikuntza Estrategikoaren lerroaren arduradun den Ander Azkarateren interbentzioa ere izan zen. Erakunde batean Zaintza Teknologikoaren eta Adimen Lehiakorraren unitate bat sortzeko kontuan izan beharreko elementuen berri eman zien bertaratutako entzuleei.

Azkaratek, COMPETE teknologiaren bidez unitatea arrakastaz txertatu eta martxan jartzeko prozesuan eman beharreko pausuak azaldu zituen, bai eta inplementazio prozesuaren faseak azaldu eta arrakasta izateko gakoak transmititu ere.

KATEGORIAK