ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKO fabrikazio arloko ikerketaren abanguardian

IK4-IDEKO fabrikazio arloko ikerketaren abanguardian

IK4-IDEKOk CIRP en (produkzio ingeniaritzarako nazioarteko akademia) duen ordezkaritza sendotu du Jokin Muñoa doktorea akademiako kide berri izendatuta.

IK4-IDEKOk  parte-hartze garrantzitsua izan zuen beste behin ere abuztuaren 24tik 30era  Frantziako Nantesen egin zen CIRPren azken Batzar Orokorrean. Jokin Muñoa eta David Barrenetxea doktoreek artikulu baten eta bi ponentzia teknikoren aurkezpenekin izan zuten parte-hartze aktiboaz gain, Jokin Muñoa, Dinamika eta Kontrola Ikerketa Lerroko kudeatzailea dena,  akademiako Associate Member izendatu izana izan zen edizio honetako alderik aipagarriena.

CIRP,  Produkzio ingeniaritzaren ikerketa arloan mundu mailako liderra den erakundeak, urtero bi batzar egiten ditu industria arloko ikertzaile eta pertsona garrantzitsuek osatzen duten nazioarteko sarearen bidez kideen arteko I+G sustatzeko, non ekitaldi hauetan ezagutza eta etorkizunerako ikuspegia partekatzen dituzten.

Aurtengo Batzar Orokorrean 36 herrialdeetako 480 ordezkarik parte hartu dute. 25etik 27ra izan ziren lehenengo jardunaldietan,11 keynote eta  hainbat teknologia-arlori buruzko 140 ponentzia aurkeztu ziren zeinetan industria-produkzio arloan egon diren azken aurrerakuntzak erakutsi ziren. Jokin Muñoak egilekide gisa sinatu zuen “Cylindrical Milling Tools: Comparative Real Case Study for Process Stability” lana. Jardunaldien bigarren atalean, 28 eta 29 egunetan egin zena, hainbat talderen lan-saioak burutu ziren. Lansaio hauetan ohikoa izaten da teknologien arloan burutzen ari diren azken ikerketa lanak eztabaidatzea, potentzial handikoak edo oraindik irtenbiderik gabeak. IK4-IDEKOk beste behin ere aktiboki parte hartu zuen David Barrenetxeak eta Jokin Muñoak aurkeztutako ponentzien bidez; lehenak artezketan ikusten diren marken arazoari buruzkoa eta bigarrenak  portaera dinamikoa hobetzeko buru mekatronikoen garapenari buruzkoa.

CIRP akademia, onenentzat gordeta dagoen zirkulu zorrotza da dudarik gabe, eta bertan onartua izateko ikertzaileek aurretiaz erakutsi behar dute  ikerketak  bikaintasunez burutzeko gaitasuna. Gaur egun CIRP akademia nazioarteko errekonozimendua duten 40 herrialdeetako  145 kide aktibok (fellow-ak) eta berriki sartu diren 137 kidek (Associate Membres-ak) osatzen dute. Talde mugatu honetako kide dira Mikel Zatarain doktorea, IK4-IDEKOko Garapen Zientifikoaren arduraduna, David Barrenetxea doktorea, IK4-IDEKOko fabrikazio teknologien ikertzailea eta pasa den abuztutik gehitu zitzaien Jokin Muñoa doktorea.

Modu honetan IK4-IDEKOK jarraipena eman eta sendotu egiten du, fabrikazio arloko ikerketan aurretik dabilen foro garrantzitsu honetan, espainiarrek duten ordezkaritza.

    KATEGORIAK