ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOk zero akatseko fabrikazio-prozesuetako aurrerapen teknologikoak nabarmendu zituen Valentziako DMIS azokan

IDEKOk zero akatseko fabrikazio-prozesuetako aurrerapen teknologikoak nabarmendu zituen Valentziako DMIS azokan
  • Zentro teknologikoak Digital Manufacturing Industrial Summit ekitaldian parte hartu zuen pasa den astean, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan.
  • IDEKOk bi hitzaldi eman zituen InterQ proiektuaren baitan, zero akatseko produktuen eta fabrikazio-prozesuen kontrolean lortutako aurrerapenei buruz.
  • Ekitaldiaren helburua fabrikazioaren eraldaketarekin lotutako teknologia eta kontzeptu-erronkei aurre egitea eta lankidetza-sareen sorkuntza bultzatzea da.

IDEKOk, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kideak, pasa den astean Digital Manufacturing Industrial Summit (DMIS) ekitaldian parte hartu zuen. Valentziako Unibertsitate Politeknikoan izan zen, apirilaren 25etik 27ra, eta fabrikazio aurreratua optimiza dezaketen diziplinekin lotu zituen industria, teknologia eta ikerketa, hala nola plataforma digitalekin, robotikarekin edo adimen artifizialarekin.

Zentro teknologikoa DMIS ekitaldira InterQ proiektuaren babesle gisa joan zen. Izan ere, proiektu europear honen liderra da IDEKO eta bere helburua produktuen eta prozesuen ekoizpena erabat kontrolatuz akatsik gabeko fabrikazioa lortzea da. InterQ proiektuaren esparruan sei hitzaldi egon ziren eta IDEKOko bi ikertzailek horietako bitan hartu zuten parte.


Zehazki, gure lankide José Luis Lanzagortak, Fabrikazio Prozesuetako ikertzaileak, “A step forward on the applications of NDT techniques in the industry” ponentzia eman zuen DMIS jardunaldiaren lehenengo egunean.

Hitzaldian, IDEKOk InterQ proiektuan garatu dituen ikuskapen ez-suntsitzaileetako teknologien (NDT) azken berrikuntzak berrikusi ziren eta baita industrian duten aplikagarritasuna ere. Teknologia horiei esker, sektore estrategikoetako fabrikaziorako piezen egoera eta kalitatea azter daitezke, hala nola trenbidearena edo aeronautikarena, inolako kalterik eragin gabe.

Bigarren ponentzia, “Process monitoring for Zero-Defect manufacturing: from sensors to AI”, Xavier Beudaert Dinamika eta Kontrola taldeko ikertzailearen ardurapean egon zen.

Bere hitzaldian, 2019an Taylor dominarekin aitortua izan zen ikertzaileak, InterQ-en erabiltzen diren zero akatseko fabrikazio-teknikak aztertu zituen, Adimen Artifizialeko eta Machine Learningeko sentsoreetan eta algoritmoetan oinarrituak eta prozesuen kalitatea neurtu, aurreikusi eta kontrolatzeko aukera ematen dutenak.

Produktuen eta prozesuen trazabilitatea bermatzea

InterQ proiektuaren esparruan eta iniziatibaren lider gisa, IDEKOk lanean dihardu partzuergoko gainerako kideekin batera, produktuen eta prozesuen kalitatea optimizatzeko asmoz zero akatseko fabrikazioaren baitan. Horretarako, balio-kate osoaren kudeaketa integralean oinarritzen da, elaborazioen trazabilitate osoa bermatzen duen plataforma digital baten bidez.

InterQ bere azken txanpan dago eta ekitaldiaren bigarren egunean zehar bere General Meeting bilera ospatu du; azken sei hilabeteetan garatuko diren jarduerak planifikatzeko eta bazkideen azken aurrerapenak ezagutzeko balio izan duena.

Bileran zehar IDEKOk, makinetako sentsore berrien bitartez produktuak optimizatzeko dituen soluzio berezien garapena, NDT teknologia berriak, biki digitalen garapena eta makinen autodiagnostikoari buruzko aplikazio berriei buruzko azken berrikuntzak erakutsi ditu.

Digital Manufacturing Industrial Summit (DMIS) azokari buruz

Digital Manufacturing Industrial Summit (DMIS) ekitaldiak fabrikazioaren eraldaketarekin lotutako erronka teknologiko eta kontzeptualei buruz dihardu. Horri esker, fabrikatzaileek, garatzaileek, ikertzaileek eta arduradun politikoek lankidetza-sareak sor ditzakete.

Bertan, abangoardiako teknologiak fabrikazio modernoa nola eraldatzen duen eta hortik lortzen diren onurei buruzko eztabaida-foro batean parte hartzen da.

    KATEGORIAK