ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOk makina-erremintan egindako azken aurrerapenak erakutsiko ditu Belgikan

IDEKOk makina-erremintan egindako azken aurrerapenak erakutsiko ditu Belgikan
  • Zentro teknologikoak ekoizpen taldeen identifikazio dinamikoa hobetzeko metodo berritzaile bat aurkeztu zuen ISMA 2024 Nazioarteko Konferentzian.
  • IDEKOk, Budapesteko Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko fakultatearekin lankidetzan garatutako fresaketa robotikoaren ikerketa kasu bat ere erakutsi zuen.

IDEKO zentro teknologikoko Dinamika eta Kontrola taldeak makina-erremintan zarata eta bibrazioak mugatzeko egin duen ingeniaritza eta ikerketa lana protagonista izan da irailaren 9, 10 eta 11n Lovainan (Belgika) egin den ISMA 2024 Nazioarteko Konferentzian.

Alde batetik, IDEKOko ikertzaile den Alex Iglesiasek "Analysis of variability in machine tool dynamics through enhanced SMFE method" lan zientifikoa aurkeztu zuen, fresatzeko makinen karakterizazio dinamikoa hobetzeko fresaketa indarraren (SMFE) bidez egiturazko eszitazio metodoan aurrerapen teknikoak proposatzen dituena.

Oier Franco, Xavier Beudaert, Markel Sanz-Calle eta Jokin Muñoa IDEKOko Dinamika eta Kontrola ikerketa taldeko kideek ere parte hartu dute ikerketa honetan.

Bestalde, Andras Bartfai Budapesteko Unibertsitateko (Hungaria) Ingeniaritza Mekanikoko fakultateko ikertzaileak IDEKOko Iñaki Laka eta Jokin Muñoa ikertzaileekin elkarlanean egindako ikerketa kasua aurkeztu zuen.

Zehazki, "Experimental study of low frequency chatter vibrations in robotic milling" lan zientifikoak kontzeptu-proba gisa balio du esperimentalki erakusteko fresaketa robotikoan agertzen diren maiztasun baxuko chatterraren bibrazio tipikoak iragartzeko aukera.

KU Leuven Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko Sailak antolatutako ISMA 2024 Zarata eta Bibrazioen Ingeniaritzako Nazioarteko Konferentziak espazio bat eskaini zien ingeniariei, ikertzaileei eta beste industria-profesional batzuei, sistema mekanikoen eta mekatronikoen modelatze, analisi, testatze eta bibrazio ezaugarrien hobekuntzan izandako azken aurrerapenak ezagutzeko.

Foroan, aipatutako arloetan izandako esperientzia eta paradigma berrietan egindako garapenak (biki digitalak edo Adimen Artifiziala, adibidez) eta industrian izandako integrazioa uztartu ziren.

    KATEGORIAK