ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOk konpositeetan egin dituen azken aurrerapen teknologikoak aurkeztu ditu MATCOMP 2022an, kongresuaren XIV. edizioan

IDEKOk konpositeetan egin dituen azken aurrerapen teknologikoak aurkeztu ditu MATCOMP 2022an, kongresuaren XIV. edizioan
  • Zentro teknologikoak presentzia nabarmena izan du Bi urtez behingo Material Konposatuen Kongresuaren XIV. edizioan (MATCOMP 2022), Sevillan, ekainaren 21etik 23ra.
  • Kongresuan, IDEKOk material konposatuei buruzko hiru ponentzia tekniko aurkeztu ditu, eta automatikoki ijeztutako eta autoklabetik kanpo infusionatutako NCF karbonozko azala eta luzerakoak batzen dituen egitura erakutsi du.      
  • Ekitaldia AEMAC Material Konposatuen Espainiako Elkarteak eta Sevillako Unibertsitateak antolatu dute, eta bere helburua da material konposatuen ikerkuntza eta erabilera sustatzea, balio handiko materialak baitira eskakizun zorrotzak dituzten sektoreetarako, hala nola aeronautikaren sektorea.

Material konposatuen edo konpositeen ikerketa eta garapena garrantzi handiko arloa da sektore kritikoentzat, hala nola aeronautikaren sektorerako, sektore eolikorako eta ontzigintzaren sektorerako, besteak beste. Izan ere, erresistentzia handiko material berriak diseinatzeko aukera ematen du, behar jakin batzuk betetzeko edo propietate mekaniko jakin batzuei erantzuteko, hala nola trakzioarekiko erresistentziari, konpresioari edo inpaktuari. Arinak direnez, material egokiak dira pisu txikiagoko soluzioak diseinatzeko garraioaren alorrerako edo mugikortasun iraunkorraren alorrerako, esaterako.

Material horien gaineko ikerketak industriarako duen garrantziari balioa emateko, ekainaren 21etik 23ra, Sevillan, Bi urtez behingo Material Konposatuen XIV. edizioa (MATCOMP 2022) egin berri da. Konpositeen inguruko komunitate zientifiko, akademiko eta enpresarialarentzat ekitaldirik garrantzitsuena da, eta Material Konposatuen Espainiako Elkarteak (AEMAC) eta Sevillako Unibertsitateak elkarrekin antolatu dute. Aurten, kongresuak, zeinak 25. urteurrena ospatzen baitzuen, industriak material konposatuen garapenean duen jarri du fokua, eta, iraun duen hiru egunetan, 200 hizlari baino gehiago eta 300 parte hartzaile baino gehiago izan ditu. 

Konpositeak garatzen eta ikertzen egin dituen hamar urte baino gehiagoren bermearekin, IDEKO zentro teknologikoak, Basque Research and Technology Alliance (BRTA)-ko kideak, parte hartze nabarmena izan du ekitaldian, material horiekin egindako pieza bat erakutsita eta txosten tekniko batzuk aurkeztuta, eta kongresuaren babesle ofizialetako bat ere izan da.

Expertise horri esker, erreferentzia bihurtu da erretxina berrien formulazioan eta sintesian, eta ehun lehorren ijezketarekin, aurreformaketarekin, zuntzen inpregnazioarekin, RTM erretxinen infusioaren eta transferentziaren moduko bide likidoz moldekatzearekin eta ontzearekin lotutako prozesu automatizatuen garapenean, monitorizazioan eta karakterizazioan.

IDEKO, erreferentea konpositeetan

Hain zuzen ere, kongresuan, zentro teknologikoak automatikoki ijeztutako eta autoklabetik kanpo (OoA) infusionatutako NCF karbonozko azala eta luzerakoak batzen dituen egitura bat aurkeztu du jendaurrean. Honen fabrikazio-teknologia sektore aeronautikoan oinarritzen da.   

NCF material lehor eta finkatu gabearekin pilatutakoak ijezteak geometria konplexuak sortzea ahalbidetzen du, hainbat elementu eta funtzio egitura bakar batean integratuta. Kasu berezi honetan, T formako hiru luzerako sortu ziren eta hegalaren azalaren gainean jarri ziren. Erretxina aurreforma lehorrean zabaltzean lagungarri da NCFa iragazkorra izatea, porositate txikia eta eremu lehorrik eta zuntz frakzio egokirik ez duten piezak sortzen baititu, autoklabea erabili beharrik gabe.  

Arlo horretan, azken urteetan IDEKO Material Konposatuen Ikerketa, Garapen eta Aplikaziorako Fundazioarekin (FIDAMC) elkarlanean aritu da, batez ere karbono zuntz lehorren erabileran oinarritutako konposite prozesu berritzaileak garatzen.

Gainera, MATCOMP 2022 kongresuaren esparruan, IDEKOko hainbat kidek txosten teknikoak aurkeztu dituzte, konpositeek hainbat sektoretarako dituzten aplikazio batzuen inguruan. Lehenengo txostena “Beira zuntzezko prepregak eta ultramorez ontzen den erretxina fabrikatzeko prozesuaren kontrola” zuen izena, eta IDEKOko fabrikazio prozesuetako ikertzaile Javier Vallejok aurkeztu zuen. Beira zuntzezko konpositeen fabrikazio prozesuan errefortzuak ultramorez ontzen den erretxinaz inpregnatzeko lanen kontrolaz aritu zen nagusiki, automobilgintzaren eta trenaren sektoreetarako, esaterako, egokiak direlako.

Zuntzez indartutako polimeroen konpositeak oso material arinak dira, eta pisua murrizteko gai dira, aplikazio askotarako gaitasunak optimizatuta mantenduz, baina handicap bat dute, suaren aurrean dituzten propietateengatik. Horri dagokionez, “Suaren kontrako gehigarriek ultramorez ontzen diren konposite termoegonkorretan duen eraginaren azterketa” izeneko bigarren txostenean, zeina zentro tekologikoko fabrikazio prozesuetako ikerketa taldeko Natalia Gutierrez ikertzaileak aurkeztu baitzuen, suaren kontrako gehigarri motarik egokienak eta UV izpiez ontzen den konpositeak suarekiko duen portaera hobetzeko konbinazio sinergiko posibleak aztertu ziren.

Azkenik, hirugarren eta azken hitzaldian: “Autoklabetik kanpo prepegak UV izpiez onduta egin diren eta  UV pultrusioko profilekin indartuta dauden panelak”. Hitzaldi horretan frogatu zen UV bidezko ontze teknologiak beira zuntzez sendotutako material konposatuetan aplikatzeko duen ahalmena, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan egindako ikerketa batean.

“UV bidezko ontze teknologien integrazioari eta pultrusioari esker, kurbadura piezen hainbat profil fabrikatzea lortu dugu, eragiketa/tresna gehigarrien beharrik gabe eta garapen eta fabrikazio denbora murriztuta”, azaldu du Jon Aurrekoetxeak bere hitzaldian, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Mekanika eta Ekoizpen Industrialeko ikertzaileak.

NABARMENDUTAKO BERRIAK

KATEGORIAK