ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Dynamic Error Budgetinga, doitasun sistema mekatronikoen portaera aurreikusteko teknika ezin hobea.

Dynamic Error Budgetinga, doitasun sistema mekatronikoen portaera aurreikusteko teknika ezin hobea.

IK4-Idekok teknika hau proposatzen du doitasun sistema mekatronikoen portaera aurreikusi eta aztertzeko, gure kasuan kojinete aerostariko aktiboetan aplikatuta. Tresna honekin posible da jakitea non gertatzen diren doitasuna mugatzen duten errore nagusiak. Zoruaren bibrazioa zein sentsoreen zarata elektronikoa edo prozesuaren indarrak ere izan daitezke errore horien guneak. Horrela, sistemaren portaera hobetzeko zer elementu landu behar ditugu gehien identifikatzen dugu.
Gorka Aguirre Microteknologia eta Ultradoitasuneko lerroko ikertzaileak ikerketa hau aurkeztuko du ASPE Doitasunezko Ingeniaritzaren Sozietate Amerikarrak San Diegon urriaren 21etik 26ra bitartean egingo duen urteko 27. bilkuran. Lana poster formatuan aurkeztuko du, “Performance Analysis of Active Aerostatic Thrust Bearings with Dynamic Error Budgeting” izenburua duen artikulu batekin.

    KATEGORIAK