Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

Badator INNGUMA DAY, IK4-IDEKOren adimen lehiakorrerako soluzioaren azken nobedadeak ezagutzeko jardunaldia

Badator INNGUMA DAY, IK4-IDEKOren adimen lehiakorrerako soluzioaren azken nobedadeak ezagutzeko jardunaldia
Hitzordua zentro teknologikoan izango da datorren azaroaren 23an eta balioko du sakontzeko lehiakideen analisirako ikerketa-erakundeak sortutako tresnaren funtzio eta aplikazioetan.

Topaketak ahalbidetuko die INNGUMAren erabiltzaileei elkarreragitea garapenaren arduradunekin, eta hobeto ezagutzea bere prestazio guztiak.

Informazioa era sistematiko eta eraginkorrean bildu, prozesatu eta aztertzea elementu gakoa da zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorra garatzerako orduan. Gainera, diziplina horiek geroz eta garrantzitsuagoak dira enpresa-jardueraren eta produkzio-prozesuen efizientzia bultzatzerako orduan.

Eremu honetan aurre egiteko IK4-IDEKO zentro teknologikoak, erreferentea Fabrikazio Aurreratuan, INNGUMA garapen propioko tresna dauka, software aurreratu bat informazioaren bilketa eta azterketarako.

Soluzioak eskaintzen dituen aukerei zabalkundea eman eta adimen lehiakorrari garrantzia emateko helburuz, ikerketa-erakundeak datorren azaroaren 23an antolatu du INNGUMA DAY. Jardunaldiak aukera eskainiko dizu tresnaren prestazioetan sakondu, garapenean sartutako azken nobedadeak ezagutu eta erabiltzeko aholkuak jasotzeko.  

Saioa irekita dago bezero direnei zein oraindik erabiltzaile ez diren pertsona eta erakundeei. Aipatzekoa da antolatu dela soluzioaren hobekuntza eta optimizazio testuinguru batean. Izan ere, orain gutxi bere izendapena aldatu du eta funtzionaltasun berriak hartu ditu bere barnean, erabiltzailearen esperientzia hobetzen dutenak.

Goizeko 9:00etan abiatuko den topaketan erabilera demostrazioak egongo dira eta  baita hiru lantegi praktiko ere merkatuaren adimenaren, adimen teknologikoaren eta ingurune lehiakorraren zaintzaren inguruan.

Jardunaldiarekin amaitzeko eztabaida ireki bat egingo da INNGUMAren inguruan. Bertan, bildutakoen parte hartzea bilatu nahi da, beraien proposamen eta iradokizunak entzun eta elkarreragitea sustatzeko garapenaren arduradunekin.

Oraindik INNGUMAren erabiltzaile ez diren parte hartzaileek doan jasoko dute BASIC lizentzia bat, hiru hilabeteko iraupena izango duena.

Parte hartu nahi baduzu, ez duzu gurekin kontaktuan jartzea besterik eta zure lekua gordeta izango duzu.



NABARMENDUTAKO BERRIAK