Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Trenen industrian garrantzia handia dauka trenen ardatzen egitura-osotasunak. Ardatzen akatsak direla eta gertatutako istripuek, ardatzen inspekzio eta mantenimendu handiagoa egiteko eskaria ekarri dute. Gaur egun, ardatzak inspekzionatzeko gehien erabiltzen diren saiakuntza ez-suntsitzaileak (NDT), ikusmen inspekzioa eta partikula magnetikoen inspekzioa dira. Hala ere proba hauetan ikuskatu behar den gunera heltzeko, bagoi eta trenen gurpilak eta ardatzen bestelako osagaiak (errodamenduak, diskodun balaztak...) desmuntatu behar dira. Hainbat fabrikatzailek inspekzio ultrasonikoak (UT) egiten dituzte baina hauen aplikazioa biluzik dauden ardatzetara mugatzen da.
Ardatzen osagai guztiak desmuntatzea lan luzea eta garestia da. Horrez gain, ebidentziak daude desmuntaketa eta muntaketa lan hauek ardatzetan fidagarritasun arazoak sor ditzaketela etorkizunean. Horregatik, segurtasuna mantenduz trenen zerbitzuen etena txikiagoa izateko helburuarekin, trenen operadoreek desmuntaketa gutxiago eskatzen duten inspekzio arinak egiteko, ohiko inspekzioak eta inspekzio erregularrak egiteko metodoak eskatzen dituzte.
AxleInspect proiektuaren helburua, teknologia elektromagnetiko eta phased array elektrosoinu teknologietan oinarritutako teknika berriak garatzea da bai ardatz solido baita ardatz hutsak inspekzionatzeko egokiak izango direnak. Ardatz solidoentzako garatuko diren inspekzio teknikoak, phased array (barruko pitzadurak) ultrasoinu teknologietan oinarrituko dira, horrela, ardatzak libre daukan aldetik sarbidea izango du eta desmuntaketa prozesua saihestuko da. Ardatz hutsentzako garatuko diren inspekzio teknikoak berriz, teknologia elektromagnetikoan (kanpoko pitzadurak) eta ultrasoinu teknologietan (barruko pitzadurak) oinarrituko dira ardatzaren barrutik sarbidea izanik.