Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Ideko-IK4 zentro teknologikoa gaur hasi da 25. urteurreneko ospakizunekin.
Gaur goizean izan da jardunaldi teknologikoen inaugurazioa, abenduaren 14an Patxi López Lehendakariak parte hartuko duen ekitaldi instituzionalarekin amaituko den ekimen multzoaren hasiera.
Edorta Larrauri, Eusko Jaurlaritzako Teknologia Zuzendariak eman dio hasiera ekitaldiari eta sektorearen garapenerako horrelako ekitaldiek duten garrantzia azpimarratu du.
Gaurko ekitaldia mekatronikaren munduko tendentziak eta aplikazioak aztertzean zentratu da. Mundu osoko hainbat pertsona adituk, bai enpresa arlokoak eta baita akademikoek ere, beren ponentzien bidez aztertu dute sektorea: Christian Brecher, WZL RWTH Aachen Doktorea, Yusuff Altintas, British Columbia Unibertsitateko Doktorea, Joaquin Muñoa Ideko-ik4-koa, Pat McKeown Doktorea Cranfield Precision-ekoa, Jose Ramón Rivero Doktorea BTI-koa, Alberto Mendikute Ideko-ik4,-koa eta Jorge Posada Doktorea Vicomtech-ik4-koa, izan dira ponentziak azaldu dituztenak.
Ekitaldian jende asko egon da, gehienak gure komunitateko enpresetako ordezkariak eta ponentzien maila altua eta kategoria goraipatu dituzte.
Bihar ostirala, amaituko dira jardunaldiak eta fabrikazio prozesuetako tendentzia eta aplikazioak aztertuko dira. Biharkoan ere nazioartean prestigio handia duten aditu taldea egongo da bertan. Horietaz gain, gure ekonomiaren traktore diren sektoreen, energia eolikoa eta aeronautika, presentzia izango dugu GAMESA eta ITP-ren ordezkaritzarekin.
Ekitaldi guzti hauek eta beste hainbat berri, inauguratu berri ditugun 2.0. plataformen bidz jarraitu ahal izango dia.
Ideko-IK4-ren iniziatiba honek, 1986an Makina Erremintako enpresa liderren teknologia politikak koordinatu eta planifikatzeko bere gain hartutako bokazioan du oinarria. Ordutik Ideko-IK4 hazten joan da eta fabrikazo teknologietan eta produkzio industiralean duen ezagutzatik hainbat industria sektoretan murgildu da. Horretarako nazio mailako eta nazioarteko hainba proiekturen lidergotza izan du eta laguntzaile sare zabal eta bikain bat lortu du, IK4ren eskutik hazten jarraituz, ekipamendu eta laborategi berriekin bere instalazioak handituz eta lan-talde gero eta kualifikatuagoa osatuz.
Ideko-IK4 perfila |
Fabrikazio teknologietan eta Produkzio Industrialean espezializatutako Teknologia Zentroa. 110 pertsonako lan-taldea, 18 doktoreak. Urteko diru-sarrerak: 8 milioi euro. Enpresako aktibitatearen %60a enpresekin egindako kontratuei dagokie. IK4 Aliantzako kidea. Kontakturako pertsona: Nerea Aranguren Berrikuntza eta Esplotazio Teknologikoko Zuzendaria naranguren@ideko.es 605775422 |