ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Makina zehatzagoak, bibrazioak ezabatzeari esker

Makina zehatzagoak, bibrazioak ezabatzeari esker

IK4-IDEKOk egitura malguetan sortzen diren bibrazioak neurtzeko gailu bat garatu du.

Makina- Erreminta sektorearen erronka handietako bat da makinetan sortzen diren bibrazioak kontrolatzea. Zenbat eta bibrazio handiagoak izan, txikiagoak dira makinaren doitasuna eta arintasuna, eta beraz denbora gehiago behar dute beraien lana egiteko.

Enpresek arazo honi aurre egin ahal izateko, IK4-IDEKOk makina-dinamiken arloan duen eskaintzaren barnean, egitura malguetan bibrazioak murrizteko kontrol sistema bat garatu du. Gailu honen helburua, egitura malguak mugitzerakoan eta sortu ohi diren bibrazioak murriztea da.

Zentro Teknologikoak Barakaldoko BECen ekainaren 2tik 7ra egingo den Makina Erremintaren Biurteko Azokan (BIEMH) aurkeztuko du garapen hau.

Abantailak

Ohiko kontrol metodoek posizio neurgailuak izaten dituzte motorrean edo erregela lineal batean, eta IK4-IDEKOk garatu duen sistema lana egiten ari den puntuan bertan sortzen den bibrazioak ematen dion informazioan oinarritzen da.

Bibrazioaren seinalea interpretatzeko denbora errealeko kontrol sistema batean integratutako algoritmo aurreratuen bidezko sistema erabiltzen du. Sistema hau makinaren kontrol printzipalarekin paraleloan exekutatzen da, edo kontrol printzipalean bertan integratutako software soluzio baten gisan.

Aplikazioak

IK4-IDEKOk garatu duen bibrazioen kontrolerako sistemak desplazamenduak edo perturbazio indarrak jasango dituzten mota guztietako egitura malguetarako balio du, pick and place gisako sistemak, beso maneiatzaileak edo garraiatzaileak edo abiadura handiko makinak, bai laser bidezko mozketakoak edo puntzonaketakoak.

    KATEGORIAK