ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Makina-erremintaren bizitza zikloa luzatzeko mantentze lan adimenduna

Makina-erremintaren bizitza zikloa luzatzeko mantentze lan adimenduna

IK4-IDEKO zentro teknologikoa, Europako proiektu batean parte hartzen ari da fabrikazio sistemak konpontzeko errealitate areagotua eta errealitate birtuala dituena bere baitan.

4,43 M€-ko aurrekontua duen proiektu honetan parte hartzen dutenak gaur Elgoibarren bilduko dira egindako aurrerapenak aztertu eta etorkizuneko lan ildoak diseinatzeko.

 Makinen mantentze lanen prozesuen eraginkortasuna handitzea, osagaien bizitza baliagarria handitzea eta kostuak gutxitzeko produkzio etenak gutxitzea. Hauek dira Europako EASE-R3 proiektuaren helburu nagusiak. Estrategia berriak diseinatzea eta fabrikazio sistemen konpontze, berritze eta berrerabiltze faseetan teknologia berriak txertatzea bilatzen du.

IK4-IDEKO zentro teknologikoak, makina-erremintaren mantentze lan eta berrerabilpenerako sistema integratu berria garatzen duen proiektuaren kide denak, Elgoibarren duen eraikinean bilduko ditu partzuergoa osatzen duten 14 kide. Bertan, aurrerapenak aztertu eta etorkizuneko lan ildoak diseinatuko dituzte.

Gaur egun makina-erremintaren mantentze lanetako mekanismoak prebentzio izaera dute eta aldiro egiten diren ikuskaritzetan eta osagaien bizitza erabilgarrian dagoen esperientzian oinarritzen dira, ibilgailuei egiten zaizkien berrikusteen antzera.

EASE-R3, 4,43 milioi euroko aurreikuspena duen proiektuaren helburu nagusienetako bat, makina-erremintaren osagaien portaerari buruzko monitorizazioa eta datuen bilketa da, ondoren, bizitza-zikloa aurreikusteko gai izateko, mantentze lanak egiteko produkzio etenak hobeto planifikatzeko eta kostuak murrizteko.

Makina erremintak, balio erantsi handia duten osagaiak ekoizteko erabiltzen dira. Hori dela eta, jarduerarik gabeko denborak murriztea eta osagaien bizitza-zikloa handitzea, fabrikazio prozesuaren errentagarritasuna handitzeko ezinbesteko elementuak dira.

IK4-IDEKOren ekarpena

Testuinguru honetan IK4-IDEKOk, Fabrikazio Aurreratuaren eremuan Euskadin erreferente denak, ekipamenduen osagaien eta piezen bilakaeraren datuak prozesatzen dituen teknologiak garatzen dihardu, berauen bizitza erabilgarria kalkulatu eta mantenimendu modu egokiena zehazteko.

“Matentze lan prediktiboek zehaztasun handiagoarekin jarduteko aukera ematen dute” esan du IK4-IDEKOko ikertzailea den Aitor Fernandezek.

Bere iritziz, proiektuaren lorpen nagusiena, aldatzeko erraztasunaren edo berria instalatzeko beharrezko denboraren arabera, mantentze sistema egokiena -prebentiboa, prediktiboa edo Run to Failure- zehazteko gaitasuna da.

“Ekoizleak bere makinaren kontrola hartuko du. Egin duen inbertsioaren itzulera handiagoa izatea lortuko du. Etenak hobeto planifikatuko ditu” erantsi du.

Osagaien portaeraren monitorizazioaz gain, errealitate birtualeko erreminten garapenean ere parte hartzen du zentro teknologikoak, makinaren bizitza zikloa bukatzen denean desegin, birziklatu edota berrerabiltzeari buruzko erabakiak hartzen lagunduko duelarik.

Proiektuaren baitan IK4-IDEKOko ikertzaileak 3 ikerketa lerrotan ari dira lanean: berrikuntza estrategikoa, software adimenduna eta dinamika eta kontrola.

Partzuergoa osatzen duten kideak gaur bilduko dira IK4-IDEKOren instalazioetan, proiektuaren hasieratik egin diren garapenak bateratzeko.

Makinariaren ekoizle italiarra den Fidia enpresak zuzentzen duen ekimen hau 2013an jarri zen abian, Europako Batzordeko 7. Programa Markoak finantzatuta 4,43 milioi euroko finantzazioa du eta 2016an bukatuko da.

IK4-IDEKOri buruz

IK4-IDEKO, Elgoibarren (Gipuzkoa) egoitza nagusia duen zentro teknologikoa da eta fabrikazio eta produkzio industrialeko teknologietan espezialista da. 1986an sortu zen ezaugarri teknologiko handiak zituzten makina-erreminta enpresen errokei erantzuna emateko helburuarekin. Egun, 100 ikertzaile baino gehiago ditu, urtero 50 bezero baino gehiagoko kartera dauka eta 9 enpresa bazkide ditu, horien artean daudelarik DANOBATGROUP, Mondragon Corporation, Zeiss eta Rofin.

IK4-IDEKOren I+D+i jarduera, lehiakortasun hobea eskainiko duten enpresei soluzio teknologiko bereziak eskaintzera bideratuta dago eta 8 ikerketa lerrotan banatzen du bere jarduera: Berrikuntza Estrategikoa, Mekanizazioa eta Produkzio sistemak, Dinamika eta Kontrola, Diseinu Mekanikoa, Software adimenduna, Fabrikazio Prozesuak, Ikuskaritza eta Neurketa eta Mikroteknologia eta Ultradoitasuna.

    KATEGORIAK