ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Berrikuntza Liman, Pazifikoko aliantzaren gune nagusi gisa

Berrikuntza Liman, Pazifikoko aliantzaren gune nagusi gisa

IK4-IDEKOk Abuztuaren 18tik 22ra bitartean Liman, Peruko hiriburuan, herrialde horretako enpresa ehun eta ehun teknologikoaren berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzeko izan ziren bi ekitalditan parte hartu zuen hizlari gisa.

Peruko Kanpo Merkataritza eta Turismo ministro Magali Silva Velarde-Alvarezek eman zion hasiera Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Teknologikoko Kontseilu Nazionalak (CONCYTEC) eta Limako Merkataritza Ganberak antolatutako Berrikuntzari buruzko VI. Kongresu Nazionalari.

Kongresuak harrera ona izan zuen, eta 2 eguneko iraupena izan zuen. Bertan IK4-IDEKOk,  Negozio aukerak nola antzeman Adimen Lehiakorrari esker gaiari buruz jardun zuen.

Horrez gain, kongresuaren aldi berean, IPAE Berrikuntza zentroak eta CONCYTECek mintegi aurreratu bat antolatu zuten Berrikuntzaren Kudeaketaren gainean, berrikuntzaren kudeaketarako metodologia eta tresnen gaineko zein haien aplikazio eta emaitzen gaineko ezagutzak eta esperientziak zabaldu, eztabaidatu eta trukatzeko gune gisa, produktibitatearen hobekuntzara bideratuta.  Ekitaldi hontan Abuztuaren 19an, Adimen Lehiakorra, berrikuntzaren kudeaketarako funtsezko jarduera gisa lelopean IK4-IDEKOk konferentzia bat eman zuen eta hurrengo egunean berriz, INTELSUITE, Adimen Lehiakorrerako plataforma aurkeztu zien bertaratu ziren guztiei.

INTELSUITE® (www.intelsuite.com) IK4-IDEKOk garatu duen Adimen Lehiakorreko softwarea da. Software horrek, zehazki, enpresako erabakiak hartzeko lagungarria den informazio garrantzitsu eta estrategikoa iragazi, antolatu, bilatu, zabaldu eta aztertzen du. INTELSUITE® Softwarea banatzeko ereduaren bidez merkaturatzen da Zerbitzu gisa.

    KATEGORIAK