ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Automobilgintza sektorerako metal eta konpositez osatutako produktu hibrido berrien garapena

Automobilgintza sektorerako metal eta konpositez osatutako produktu hibrido berrien garapena

Orain dela urtebete abiatutako METALMORPHOSIS proiektuaren ordezkariak IK4-IDEKOn elkartu ziren bilera tekniko bat egiteko.

Urtebeteko ibilbidea eginda, irailaren 29an eta 30ean IK4-IDEKOn elkartu ziren Europako METALMORPHOSIS proiektuaren bilera teknikoa egiteko. Hitzordu honetan Patzuergoa osatzen duten kide guztiek parte hartu zuten: Centimfe, Cidaut, Stam, Toolpress, Tenneco, Regeneracija; BWI, Poynting eta IK4-IDEKO.

Proiektu honen helburua, automobilgintza sektorerako metal eta konpositez osatutako produktu hibrido berritzaileen gama berria garatzea da, pultsu elektromagnetikoan oinarritzen den lotura-teknologia berritzailearen bidez. Lotura-teknologia hau, hainbat metal elkartzeko erabiltzen ari dira eta metala eta konpositea lotzeko ere baliagarria izan daiteke.

Ibilgailuen pisua gutxitzearen beharra kontuan hartuta, ibilgailuen altzairu eta altzairu burdinurtu kantitatea pixkanaka gutxitzeko joera egon da azken hamarkadetan eta errendimendu handiagoko altzairu, aleazio arin (nagusiki aluminioa) eta plastiku eta konpositeek ordezkatu dute. Egoera honen aurrean, Europar Batasunak Metalmorphosis proiektua diruz laguntzea erabaki du. Ondorioz, metala eta konpositea uztartzen dituzten pieza hibridoak garatzen ari dira, bai tutu eran baita lamina eran ere, automobilgintza industriaren ekoizpen prozesuan modu errazean txertatuko direlarik.

Proiektuaren lehen urte honetan, zenbait lanketa egin dira. Lehenik eta behin, tutu erako geometrietan zein geometria lauetan erabil daitezkeen hainbat produkturen laginak definitzen jardun dute, nagusiki produktu hauen eskakizunak definitzen. Laginak definitu ondoren, lotura-teknologiak balioztatzeko beharrezko lan-piezak definitu dituzte eta prozesu iteratibo bat hasi dute konposite-metala loturen piezak fabrikatzeko eta balioztatze probak egiteko. Simulazio eta Fabrikaziorako erabili diren hainbat teknologia eta hasierako emaitzak aurkeztu zituzten eta hurrengo ekintzak ere definitu ziren, bai barreiadura eta ustiapen gaiekin lotura dutenak baita finantza eta administrazioaren kudeaketarekin lotura dutenak ere.

Metalmorphosis proiektuak patzuergo zabala -espezializatua eta jakintza-alor anitzekoa- biltzen du. Europako 9 bazkidek osatzen dute, bakoitza bere espezializazio eremuan – soldadura eta lotura teknologiak, konpositeak, Industria-manufaktura eta OEM Automobilgintza-. Metalen, konpositeen eta material arinen lotura prozesu berriak garatzeko interesarekin ari dira lanean guztiak, datozen 10 urteetan automobilgintza industriako erronkei erantzuna eman ahal izateko.

    KATEGORIAK