ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk Euskal Herriko metalurgi sektoreari laguntza ematen dio enpresa eko-eraginkor gisa posizionatu daitezen

IK4-IDEKOk Euskal Herriko metalurgi sektoreari laguntza ematen dio enpresa eko-eraginkor gisa posizionatu daitezen

ECOFAB proiektuaren helburua, Euskal Herriko metalurgia sektoreko enpresak, enpresa eko-eraginkor gisa posizionatzea da. Eta horretarako, fundizio, forjaketa eta mekanizazio industrien ingurugiro eta produkzio beharretara egokituko diren erreminta, metodo, ekipo eta prozesuak sortuko dira.

Proiektua 4 jarduera nagusitan banatuta dago: (1) eko-eraginkortasunaren modelizazioa eta prozesuen jasangarritasuna, (2) prozesuen parametroen monitorizazioa, (3) produkzio-bitartekoen eko-diseinua eta (4) efizientzia eta energia aurreztea.

Garapen hauek, enpresa erabiltzaileen prozesu eta lantegien efizientzia hobetzea lortuko dute, monitarizazioaren bidez eta prozesua beraren kontrol-aldagaien beharrezko doikuntzen bidez.

Bestalde, produktuen eko-eraginkortasuna eta lehiakortasuna handituko dituzte ekipoen fabrikatzaileek, prozesuen modelizazioa, eko-diseinu jarduera, prozesuen efizientzia eta energia aurreztea oinarri dituen ezagutza handiagoaren bidez.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako proiektu hau, 2014an bukatuko da. Proiektuaren patzuergoa, Euskal Herriko fundizio, forjaketa , mekanizazio eta prozesu hauetarako makinen hornitzaileek osatzen dute, Goimek mekanizazio enpresa proiektuaren buru delarik.

Parte hartzen duten enpresak hauek dira: Goimek, Fundiciones del Estanda, GKN Driveline, Danobat, Soraluce, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Ondarlan eta IDS Ingeniería de Sistemas. Proiektu honek euskal sarean dauden Zientzia eta Teknologiako 4 zentroren laguntza ere badauka: IK4-IDEKO, IK4-AZTERLAN,

    KATEGORIAK