Diametro askoko piezen aplikazioetan pasaerako elikadura duten artezketa zentrogabeen portzentaje handia sartzen da. Halere, egonkortasun orokorraren analisia eta prozesuaren optimizazioa diametro bakarra duten piezetarako aztertu da nagusiki. Artikulu honetan denboraren eremuuaren simulaziorako software bat aurkezten da. Garapena diametro askoko piezetarako da, eta prozesuko indarren, potentziaren, makinaren deflexioen, portaera termikoaren, benetako piezaren diametroaren eta zimurtasunaren batez besteko bilakaera eta bilakaera berezia simulatzen uzten du.
Hasteko, lan txandakatzearen egonkortasuna aztertzen da. Ondoren, egonkortaun analisiarekin zein elikadura zikloaren simulazioarekin, prozesuko parametro eta ziklo optimizatuak definitzen dira prozesuaren produktibitatea areagotzeko.