Artezketa zentrogabearen prozesuan bibrazioak agertzea da doitasunari eta produktibitateari lotuta garu egun dauden betekizunak mugatzen dituzten faktore nagusietako batzuk. Artikulu honetan prozedura berritzaile bat aurkezten da, eragingailu piezoelektrikoak erabiltzen dituen artezteko makina zentrogabe batean bibrazioak murrizteko sistema aktibo bat diseinatzeko. Makina-erreminta modelatzeko prozeduran inplikatutako faseak azaltzen dira, eragingailuak kokatzeko jarraitu den ikuspegiarekin batera.
Makinaren elementu finituen eredua erreferentziatzat hartuta, esan daiteke chatterraren portaeran eragina duten modu formarik garrantzitsuenek maila baxuko eredu bat lortzen dutela egoeren espazioan. Eredu murriztu hau kontrol estrategiaren efektibitatea simulatzeko erabili da eta emaitzak sistemaren inplementazioaren ondoren esperimentalki lortutakoekin alderatu dira. Lortutako emaitzek erakusten dutenez, modelatze prozedura baliagarria da kontrol sistemen efektibitatea iragartzeko.