Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Aitzinamendu abiadura etengabea eta aldakorra: artezte prozesuak hobetzeko metodo berria, infeed sistemarekin

Aitzinamendu abiadura etengabea eta aldakorra: artezte prozesuak hobetzeko metodo berria, infeed sistemarekin

Artikulu honek metodo berritzailea aurkezten du, infeed sistema duten artezte prozesuak hobetzeko; metodo hori aitzinamendu abiadura etengabea eta aldakorra (CVFR) ezartzean oinarritzen dira. Gaur egun, infeed zikloa konfiguratzeko aitzinamendu abiadura etengabeak eta material erauztea hautatzen dira segidako fase bakoitzerako (normalean, arbastatzea, akabera eta amaierako distira); helburua izango da lortu nahi diren perdoiak lortzea ezarritako denbora batean, era berean, prozesuaren mugak edo ezegonkortasunak saihestea. CVFR sistemak ziklo eraginkorragoak ditu, aitzinamendu abiadurak eta material erauztearen balioak zehazteko zailtasunik gabe.

Horretarako, lehenik, infeed sistema zuten artezte prozesuen denbora eremuaren simulazio batean ezarri zen CVFR sistema; helburua zen teorikoki aztertzea aldakuntza parametroen eragina prozesuaren indarretan, piezaren zimurtasunean, biribiltasunaren eta neurriaren perdoian edo portaera dinamikoan. Ondoren, probak egin ziren simulazioaren ikuspegia balioztatzeko, CVFR zikloak eta ohiko ziklo baliokideak parekatuz. Beheranzko aldakuntza mota desberdinak ezarri dira aitzinamendu abiadurarentzat, eta ondorioztatu da artezte prozesuak hobetu egin daitezkeela metodo honekin, produktibitateari eta perdoi geometrikoei nahiz laneko piezaren gainazalaren perdoiei dagokienez.

ALDIZKARIA/HITZALDIA:

The International Journal of Advanced Manufacturing Technology

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000

ARTIKULU ERLAZIONATUAK

Laneko pieza abiadura etengabe aldakorra: ereduaren aplikazio praktikoa artezketan chatterra ekiditeko
2010 KO URTARRILA

Artezketa makina zentrogabe batean bibrazioa aktiboki kontrolatzeko sistema baten simulazioa FE eredu murriztua eta eguneratua erabiliz (IDEKO, EHU)
2010 KO URTARRILA

Artezketan fluidoen erabilera optimorako estrategiak
2011 KO URTARRILA

Piezaren abiadura aldaketa etengabearen eraginkortasuna ibiltarte osoko artezketa zentrogabean chatterra ezabatzeko
2011 KO URTARRILA

Egonkortasunaren analisia eta denboraren eremuaren simulazioa diametro desberdineko piezetan, pasaera elikadura duen artezketa zentrogabea egiten ari den bitartean
2011 KO URTARRILA

Artezteko makina zentrogabe bateko bibrazioaren kontrol aktibo baten diseinua: azterketa teorikoa eta inplementazio esperimentala
2011 KO URTARRILA

Artezketako ukipen luzeraren kalkulua termoparen neurketaren eta zenbakizko simulazioaren bitartez
2011 KO URTARRILA

Laguntza Teknikoko Zerbitzuak (LTZ) dituen baliabideen simulazioa eta optimizazioa
2012 KO URTARRILA

Aurrerapenak artezketa zentrogabeko teknologian
2012 KO URTARRILA

Artezketa zentrogabearen prozesua konfiguratzeko eta optimizatzeko ereduetan oinarritutako tresna osagarria
2012 KO URTARRILA

Aurrerapenak ikerketan eta urratsak osagai handien gainazalaren artezketaren desbiderapen geometrikoen kontrolerako bidean
2013 KO URTARRILA

Erdi-diskretizazioa laneko piezaren abiadura aldaketa etengabea duen luzetarako artezketa zilindriko zentrogabearen egonkortasuna aztertzeko
2013 KO URTARRILA

Zeharkako artezketa zilindrikoko chatterra saihestea laneko piezaren abiadura aldaketa etengabearen bitartez
2013 KO URTARRILA

Petrolio eta gas kontsumoaren murrizketa fluidotasun maila handiko lubrifikatzaileak erabiltzen dituzten artezketa teknologietan
2013 KO URTARRILA

Artezteko makina zentrogabe bateko bibrazioen kontrolerako sistema aktibo baten birdiseinua: zenbakizko simulazioa eta inplementazio praktikoa
2013 KO URTARRILA

Optimizazio algoritmoak eta egonkortasun analisia, zentrorik gabeko artezketa pasaerako elikadurarekin konfiguratzeko
2014 KO URTARRILA