Egiaztatu da biraketa abiaduraren aldaketa etengabea (CSSV) metodo eraginkorra dela mekanizazio prozesu batzuetan chatter birsortzailea ekiditeko. Artikulu honetan denboraren eremuko eredu dinamiko bat aurkezten da artezketa zentrogabearen prozesurako, biribiltasun partzialaren errorearen bilakaeraren bitartez. Eredu honetan piezaren abiaduraren aldaketa etengabea aplikatu da (CSSV) aztertzeko ea zer eragin duen metodo asaldatzaile honek ezegonkortasun dinamikoan.
Emaitza esperimentalak eredua baliozkotu dute, eta CWSSVk chatterra ekiditean eta gainazalen akabera eta perdoi dimentsionala hobetzean duen eraginkortasuna egiaztatu dute. Frogatu da aldaketa parametro egokiak aukeratzea faktore garrantzitsua dela, ez bakarrik chatterra ekiditeko, baizik eta gainazalen akabera eta perdoi dimentzionalak egonkortzeko ere; izan ere, piezaren abiaduraren aldaketak eragin zuzena dauka ibiltarte osoko abiaduran eta artezte indarretan.