Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Artezketa makina zentrogabe batean bibrazioa aktiboki kontrolatzeko sistema baten simulazioa FE eredu murriztua eta eguneratua erabiliz (IDEKO, EHU)

Artezketa makina zentrogabe batean bibrazioa aktiboki kontrolatzeko sistema baten simulazioa FE eredu murriztua eta eguneratua erabiliz (IDEKO, EHU)

Artezteko makina zentrogabe baten bibrazioa aktiboki kontrolatzeko sistema bat simulatzeko prozesu berritzailea eta osoa aurkezten da artikulu honetan. Makinan eguneratutako elementu finituen eredutik abiatuta (FE), elementu aktiboak sartzeko egin diren aldaketa estrukturalak zehaztu dira, bai eta ondoren murrizteko prozedura bat ere, orden txikiko egoera espazioaren eredu bat lortzeko. Eredu estruktural murriztu hau ebaketa prozesuaren ereduan sartu zen, kontrol lege batzuk simulatzeko egokitutako tresna bat eskainita.

Garatutako eredua erabiliz, kontrol algortimo bat egiaztatu zen, zeina aztertu den artezteko makina zentrogabean inplementatu baita aurretik. Simulazioaren emaitzak esperimentalki lortutakoekin bat etorri ziren, eta horrek erakusten du diseinatutako ereduak makinak kontrola aktibatuta duela agertzen duen portaera erreproduzitu dezakeela. Eredu hau tresna indartsua da deskribatutakoaz aparteko beste ikuspegi batzuen efektibitatea ebaluatzeko, eta horrek posible egiten du kontrol sistema simulazioen bitartez optimizatzeko prozesuari ekitea eta, horrela, bakoitzaren inplementazio prakikoak ekarriko lituzkeen kostuak ekiditea.

ALDIZKARIA/HITZALDIA:

International Journal of Machine Tools and Manufacture

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000

ARTIKULU ERLAZIONATUAK

Laneko pieza abiadura etengabe aldakorra: ereduaren aplikazio praktikoa artezketan chatterra ekiditeko
2010 KO URTARRILA

Artezketan fluidoen erabilera optimorako estrategiak
2011 KO URTARRILA

Piezaren abiadura aldaketa etengabearen eraginkortasuna ibiltarte osoko artezketa zentrogabean chatterra ezabatzeko
2011 KO URTARRILA

Egonkortasunaren analisia eta denboraren eremuaren simulazioa diametro desberdineko piezetan, pasaera elikadura duen artezketa zentrogabea egiten ari den bitartean
2011 KO URTARRILA

Artezteko makina zentrogabe bateko bibrazioaren kontrol aktibo baten diseinua: azterketa teorikoa eta inplementazio esperimentala
2011 KO URTARRILA

Artezketako ukipen luzeraren kalkulua termoparen neurketaren eta zenbakizko simulazioaren bitartez
2011 KO URTARRILA

Laguntza Teknikoko Zerbitzuak (LTZ) dituen baliabideen simulazioa eta optimizazioa
2012 KO URTARRILA

Aurrerapenak artezketa zentrogabeko teknologian
2012 KO URTARRILA

Artezketa zentrogabearen prozesua konfiguratzeko eta optimizatzeko ereduetan oinarritutako tresna osagarria
2012 KO URTARRILA

Aurrerapenak ikerketan eta urratsak osagai handien gainazalaren artezketaren desbiderapen geometrikoen kontrolerako bidean
2013 KO URTARRILA

Erdi-diskretizazioa laneko piezaren abiadura aldaketa etengabea duen luzetarako artezketa zilindriko zentrogabearen egonkortasuna aztertzeko
2013 KO URTARRILA

Zeharkako artezketa zilindrikoko chatterra saihestea laneko piezaren abiadura aldaketa etengabearen bitartez
2013 KO URTARRILA

Petrolio eta gas kontsumoaren murrizketa fluidotasun maila handiko lubrifikatzaileak erabiltzen dituzten artezketa teknologietan
2013 KO URTARRILA

Artezteko makina zentrogabe bateko bibrazioen kontrolerako sistema aktibo baten birdiseinua: zenbakizko simulazioa eta inplementazio praktikoa
2013 KO URTARRILA

Aitzinamendu abiadura etengabea eta aldakorra: artezte prozesuak hobetzeko metodo berria, infeed sistemarekin
2014 KO URTARRILA

Optimizazio algoritmoak eta egonkortasun analisia, zentrorik gabeko artezketa pasaerako elikadurarekin konfiguratzeko
2014 KO URTARRILA