Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Turbina eolikoen paletan delaminazioa ikuskatzeko egokiak diren saiakuntza teknika ez-suntsitzaileen konparazioa eta analisia

Turbina eolikoen paletan delaminazioa ikuskatzeko egokiak diren saiakuntza teknika ez-suntsitzaileen konparazioa eta analisia

Turbina eolikoaren palak funtsezko osagaietako bat da turbina eolikoaren sistema oso batean, sistemaren errendimendu orokorrean eragin garrantzitsua baitauka.  Material konposatuetatik abiatuta fabrikatzen dira, matrize polimerikoekin, eta egungo fabrikazio prozesuek erabat eskuzkoak izaten jarraitzen dute eta akats mota asko eragiten dituzte. Horrenbestez, saiakuntza ez-suntsitzaileen teknikak (END) beharrezkoak dira, plaren gainazalaren eta barrualdearen gaineko informazioa ematen baitute.

Lan honetan ultrasoinuen, shearografiaren, termografiaren eta X izpiden bidezko TC teknikek antzemateko duten ahalmenak eta haien errendimendua analizatu dira, delaminazio akatsak dituzten turbina eolikoen palak ikuskatzeko. Helburu horrekin, E–glass / poliesterrez eta E-Glass / epoxiz fabrikatutako bi lagin egin dira, tefloizko hainbat txertorekin, eta aztertzen ari diren END teknikekin beharrezko ikuskapenak egin zaizkie. Bukatzeko, END teknika bakoitzaren eraginkortasuna aztertu da eta aplikazio horretarako dituzten ahalmenak konparatu dira elkarrekin. 

ALDIZKARIA/HITZALDIA:

Composites Part B: Engineering

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000