Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Urtero egiten den CIRP Kongresuan parte hartu zuen IK4-Idekok

Urtero egiten den CIRP Kongresuan parte hartu zuen IK4-Idekok

Pasa den abuztuaren 18tik 25era CIRP nazioarteko produkzio ingeniaritzaren akademiaren urteroko batzar orokorra eta kongresua egin ziren.

Hong Kong-en egindako edizio honetan, IK4-Idekok, beste behin ere, presentzia aktiboa eta azpimarragarria izan zuen bi artikuluren argitalpenarekin eta Mikel Zatarain eta David Barrenetxeak egindako erakusketa teknikoekin. Aurkezpen nagusia, ohitura den bezala onartutako artikuluen gaiei buruzkoa, Mikel Zatarainek egin zuen eta IK4-Idekoren 8 ikeketa lerroetako batean garatutako teknologia berritzaileari buruzkoa izan zen; Ikuskapen eta neurketa lerroan garatutakoa, teknika fotogrametrikoen bidez piezak gordinean egiaztatu eta lerrokatzeko lana. IK4-Idekok parte hartu zuen bigarren artikuluan, Keynote paper-i zegokiona eta Timken-eko Fukuo Hashimoto aurkeztu zuena, zentrorik gabeko artezketa teknologien aurrerapenei buruzkoa izan zen. Azkenik, David Barrenetxeak, plongeé-en artezketa zikloen konfigurazioan, abiadura aldakorreko konbinazioetan estrategiak aplikatzeari buruzko aurkezpena egin zuen.

Gainontzean aurkeztutako artikulu eta aurkezpenei dagokienez, fabrikazio teknologiei buruzko I+G foro honen maila altua azpimarratzen da. 45. edizio honetan parte hartzea handia izan zen, nazioarteko zentro eta unibertsitate garrantzitsuenetako 400 bat pertsonek parte hartu zuten, baita CIRPra elkartutako makina-erreminta eta fabrikazio arloko 149 enpresek ere. Azken edizio honetan, Caterpillar eta Eurocopter zerrenda honetara gehitu ziren.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK