Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKOk berrikuntzaren alde egitera gonbidatzen ditu enpresak

IK4-IDEKOk berrikuntzaren alde egitera gonbidatzen ditu enpresak

Zentro teknologikoak enpresa txiki eta ertainek proiektu teknologikoak arrakastaz egiteko duten aukeraren berri emango du Donostiako berrikuntzaren astean

Zentro teknologikoak eta enpresak osagarriak direla zabaltzen dihardu batez ere, kasu praktikoak erakutsita

I+G lankidetzan

Berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua funtsezkoa da ekimen pribatuaren lehiakortasuna areagotzeko. Enpresa txiki eta ertainek proiektu berritzaileak arrakastaz garatzeko dituzten aukerak hurbiletik eta modu praktikoan enpresei ezagutzera emateko, Donostian gaur egiten ari den “Desmitificando la I+D+i” jardunaldian parte hartuko du IK4-IDEKO zentro teknologikoak.

Ekitaldia, zeina IK4 aliantza teknologikoak eta Donostiako Sustapenak elkarrekin antolatu baita, urriaren 26tik 30era arte Gipuzkoako hiriburuan egiten ari den "Donostia weekINN 2015 <http://www.fomentosansebastian.eus/donostiainn/es/donostia-weekinn-2015> " berrikuntzaren asteko programako jardueretako bat da.

Saioen helburua da ezagutzera ematea nola egin dezaketen enpresa txiki eta ertainek, zentro teknologikoekin lankidetzan arituta, lankidetza horri probetxu atera eta I+G+b alorreko proiektuak modu efizientean eta errentagarrian garatzeko erabili ahal izateko.

Jardunaldian, IK4-IDEKOko Berrikuntza eta Ustiapeneko zuzendari Nerea Aranguren egongo da, eta hitzaldi hau emango du: "I+Ga lankidetzan: ohiko egoerak, arazoak eta praktika onak”.

Kasu praktikoen bitartez, Arangurenek kontatuko digu zein osagarri diren elkarren artean zentro teknologikoek eta enpresek egiten dituzten lanak.

Hitzaldiarekin ezagutzera emango da enpresen eta zentro teknologikoen arteko lankidetzaren praktika onen bilduma bat, oztopoak hautsi eta aliantzak bilatzea sustatzeko.

Txostenarekin, asmoa izango da enpresen eta zentroen arteko lankidetzaren praktika onak erakustea eta trukea susatzea.

Arangurenek, halaber, zentro teknologikoen eta enpresa pribatuen arteko elkarlana arrakastatsua izan dadin funtsezkoak diren faktoreak berraztertzen dituen azterlan baten emaitzak aurkeztuko ditu, eta gomendio batzuk emango ditu aliantzei ahalik eta probetxu gehien ateratzeko.

"Desmitificando la I+D+i" izeneko jardunaldia, zeina EHUko Carlos Santamaria zentroan antolatu baita, antolatzaileen gogoeta bat du abiapuntu: oso gutxi ezagutzen dira I+G+b alorrean garatzen diren ekintzak, eta ekintza horiek enpresetan dituzten inplikazioak eta ondorioak.

IK4-IDEKOren hitzaldiaz gain, hiru enpresaren benetako esperientziak entzuteko aukera izango dute jardunaldira doazenek. Zehazki, Grupo Condesa, Dinycon sistemas eta Grupo Geka enpresen esperientziak izango dira, eta enpresek beraiek kontatuta ezagutuko dituzte bertaratuek haien esperientziak.

IK4-IDEKOk, fabrikazio teknologien garapenean espezialista denak, enpresekin lankidetza aritzeko eredu malgua du, zeinaren bidez enpresekin gertutik eta hurbiletik lan egin dezakeen, haien jardute eremua edozein dela ere, eta bezeroaren premiei arreta eginda.

Zentro teknologikoa gai da enpresa sarearekin lankidetza estrategiak garatzeko, dela une jakinetan zerbitzu teknologikoak eskaintzeko, dela urte anitzeko I+G planak ezartzeko, dela produktu, prozesu eta zerbitzuen garapenerako programetan laguntzeko.

NABARMENDUTAKO BERRIAK