ESKATU INFORMAZIOA

 
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Mikrofresaketako eragiketetarako ahalik eta marruskadurarik txikiena duen makina baten diseinua eta balidazioa

Mikrofresaketako eragiketetarako ahalik eta marruskadurarik txikiena duen makina baten diseinua eta balidazioa

Akaberen doitasuna eta kalitatea gero eta handiagoa izateak eta piezak eta piezen xehetasunak gero eta txikiagoak izateak eskatzen dute makinak eta tresna espezifikoak garatzea, premia horietarako egokiak diren teknologiekin. IK4-Idekok, Soralucerekin eta Espainiako beste enpresa batzuekin elkarlanean, mikrofresaketa prozesuetarako eta laser bidezko ablaziorako makinak diseinatu eta fabrikatu dira.

Artikulu honetan azaltzen dira fresaketarako garatu den ultradoitasunezko makinaren ezaugarririk nabarmenenak, eta bi dira makinaren ezaugarri esklusiboak eta berritzaileak. Lehena da bere egitura finkoa eta bere orga mugikorrak granito naturalez fabrikatu direla. Makinaren X ardatza edo piezak muntatzeko mahaia da bigarren ezaugarria. Mahaiaren diseinuan zati mugikorrak eta zati finkoak ez dute elkar ukitzen, elementu aktibo guztiak oinarrian kokatu direlako eta babes finkoak dituelako.

Azken emaitza da dinamika handiko makina bat, ezaugarri berbereko beste makina batzuen aldean. Makinaren ezaugarrien azalpenez gain, artikuluan azaltzen dira egindako egiaztapenak eta 0,1 mm baino diametro txikiagoako barauts eta fresekin mekanizatzen dituen piezen ezaugarriak.

ALDIZKARIA/HITZALDIA:

DYNA Ingeniaritza eta Industria

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000