Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Mikrofresaketaren itxura erlazio handiko ezaugarriak, tungsteno karburuzko erremintak baliatuta

Mikrofresaketaren itxura erlazio handiko ezaugarriak, tungsteno karburuzko erremintak baliatuta

Artikulu honek azterlan esperimentalak aurkezten ditu mikrofresatuko horma argalen gainean, prozesuaren itxura erlazio handiko ezaugarrien fabrikazio zuzeneko gaitasunak aztertzeko, tungsteno karburuzko fresaketa erremintak baliatuta bi material desberdinetarako: aluminioa eta letoia. Azterketa bi fasetan gauzatu da.  Hasieran, mikrofresatuaren efektuak ikertu dira gainazalaren zimurtasunean, eta mekanizazio baldintzarik egokienak identifikatu dira, gainazalaren kalitaterik handiena lortzeko. Bigarren fasean, berriz, mekanizazio estrategiak ikertu dira, horma argalen azken kalitatea optimizatzeko, horma argal mekanizatuen zuzentasunaren, hormaren lodieraren uniformetasunaren eta bizarren presentziaren arabera. Azterlan esperimental horren emaitza gisa, mekanizatzeko parametro eta estrategia optimizatuak aurkezten dira.

Letoiaren kasuan (CuZn36Pb3), horma argalaren kalitate orokor onena beheranzko fresaketako ebakitze norabide batek eman zuen, Z pasaerako fresaketa-estrategiarekin, 35.000 r min-1 abiaduran, ebakidura axialaren sakonera 150 μm dela, eta aitzinamendu abiadura, berriz, 150 mm min -1 izanik. Aluminioaren kasuan (Al6061-T4), kalitate orokor onena beheranzko fresaketako ebakitze norabide batek eman zuen, arrapala erako fresaketa estrategiarekin, 25.000 r min-1 abiaduran, ebakidura axialaren sakonera 150 μm dela, eta aitzinamendu abiadura, berriz, 200 mm izanik.

ALDIZKARIA/HITZALDIA:

Proceedings of the Institution of Mechanical Engineers, Part B: Journal of Engineering Manufacture

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000