Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Ideko-IK4k ITEA2 2011 programaren

Ideko-IK4k ITEA2 2011 programaren

ITEA2, EUREKA Programaren clusterrak, softwareko sistema eta zerbitzu trinkoak lantzen dituena, USENET proiektuari "Silver Achievement award" saria eman dio.

USENET nazioarteko lankidetzako proiektua, lau partzuergotan antolatuta dauden Belgika, Finlandia, Frantzia eta Espainiako 18 parte hartzailek osatuta dago, eta bere funtsezko helburua da M2M Zerbitzu Nonahikoen Sareetarako M2M zerbitzuaren kontzeptu generikoa definitzea aplikazio eremu desberdinetan aplikatu ahal izateko.

ITEA 2k industria europarrei SISSren arloan (non softwarea segmentu esanguratsua baita sistemaren funtzionaltasunari, garapen eta arrisku sistemaren kostuari eta sistemaren garapen denborari dagokienez) abantaila bat ekarriko dien proiektuak bultzatu eta laguntzen ditu.

Cluster honetan finantzatzen diren proiektuak EUREKA! programan ohikoak direnen antzekoak dira, gutxienez EUREKA! programan sartuta dauden herrialdeetako biren arteko nazioarteko partzuergoak ezartzen baitira.  Proiektu horien finantzaketa partzuergoan parte hartzen duten bazkideen herrialdeetako gobernuen kontura da. ITEA clusterrak 12 urteko ibilbidea du eginda, eta denbora horretan guztian 140 proiektu baino gehiago finantzatu dira, gehienak industriak bultzatutakoak.

Proiektuaren eta partzuergoaren gaineko informazio gehiagora bisitatu ondoko esteka: http://usenet.ideko.es/

    NABARMENDUTAKO BERRIAK