Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

ENEPLAN proiektu europearraren bazkideak bildu dira IK4-Idekon

ENEPLAN proiektu europearraren bazkideak bildu dira IK4-Idekon

ENEPLANek ondorengo ezaugarriak dakartza bere baitan: prozesuen simulazio eta modelatzea, bere bizitza-zikloaren ebaluazioa eta META-CAM izeneko erremintza baten sorkuntza, produktu berdinaren fabrikazioan aplikagarriak diren teknologia aukera ezberdinen energia-eraginkortasuna konparatzeko balio duen erreminta. Prozesua optimizatzen du hainbat parametroren arabera, hala nola, kalitatea, prozesuaren denbora, ekoeraginkortasuna edota kostua.

Proiektua ECOFACTORY kategorian kokatzen da, Factory of the Future delakoetan. Fabrikazio prozesuen berrikuntzan zentratzen da, prozesuetan ekoeraginkortasuna hobetzera bideratuta dauden teknologia aurreratuen erabilera babestuz eta sustatuz.

4M€-ko finantziazioa dauka 2011-2014 aldirako. Proiektu honetan hainbat industria sektore ordezkatzen dituzten 17 bazkide daude, baita unibertsitateak eta fabrikazio teknologien ikerketan erreferenteak diren zentro teknologikoak ere.

Hilaren 13an izandako bileran, hiru erakusleen definizioa sakon landu zen, lehen biak aeronautika eta automoziora bideratutakoak eta hirugarrena etxetresna elektrikoetara bideratutakoa.

IK4-Idekok WP2 gidatzen du eta helburu nagusiak ondorengoak dira:

·         Merkatu ereduen garapena (eta hainbat produkzio agertokiren definizioa)

·         Prozesuen energia-eraginkortasunaren kalkulurako simulazio ereduen garapena

·         Azkenik, hainbat monitorizazio eta kontrol sistemen garapena