Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Cenit proiektuaren “eEe- 2015eko Fabrikazio Prozesu eta Ekipamenduentzat Teknologia Aurreratuak” - itxiera IDEKO IK4-ren parte hartze azpimarragarriarekin

Iragan apirilaren 21ean egin zen CENIT proiektuaren "eEe- 2015eko Fabrikazio Prozesu eta Ekipamenduentzat Teknologia Aurreratuak" azken ebaluazioa. Lau urtetan egin den eta 30 milioi euroko aurrekontua izan duen proiektu honetan IK4-IDEKOk parte hartze garrantzitsua izan du "Makina adimenduna" eta "Multifuntzionalitatea" lan-lerroetan, "Doitasuna eta Produktibitatea" lan-lerroko lider teknologikoa izan da, eta enpresa liderraren, Danobat Taldearen, laguntzailea izan da. 
Proiektuan zehar,IK4-IDEKOk in-process piezak orekatzeko sistemak, errodamenduen egoera diagnostikatzeko erremintak, engranajeak eta ardatzen orekatzeak garatu ditu bere bezeroekin lankidetzan. Artezketarako hozketa kriogenikoko sistema berritzaileak ikertu ditu eta baita prozesu horretan erabiltzeko tobera kontzeptu berriak ere. Mekanizatutako piezen ikusketarako ultrasoinuen aplikazioa, eta hauen laser bidezko errekuperatzea ere ikerketa gai seinalatua izan da. Azpimarragarriak dira fresagailuetako kalibraketa bolumetrikoak, bibrazioak moteltzeko sistema aktibo eta pasiboak, dilatazio termikoak konpentsatzeko teknikaberrien aplikazioa, artezketako piezen neurketarako elementu berrien garapena, dimentsio handiko piezen euste zuzenerako erreminta egokiena, eta likido aktibo magnetorreologikoetan oinarritutako eragingailu hidrostatiko autokonpentsatuen garapena bezalako garapen desberdin eta berritzaileak.
Lortuako emaitza onak direla eta, ebaluatzaileek landutakoa produktu industrial berritzaileetara bihurtzera eta potentzialik handieneko teknologietan lanean jarraitzeko ikerketa proiektu berriak aurkeztera animatu gaituzte.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK