Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
IDEKO

Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.

"Zentro teknologikoen arteko lankidetza eta ikerlarien trukea beti da positiboa "

LANDER URGOITI

Fabrikazio Prozesuak taldeko Ikerlaria

Landerrek, ingeniari mekanikoa, IDEKO aukeratu zuenean bere doktoretza tesia garatzeko ez zuen soilik bere ezagutza zientifikoan sakontzeko apustua egin, baita ikerketa karreraren aldeko hautua ere. Gehiago ikasi nahi zuen eta aldi berean bere lanaren fruitua ekoizpen industrialeko inguru errealetan aplikatuta ikusi.

ARTEZKETAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Landerrek egonaldi bat amaitu berri du Bremengo Unibertsitateko IWT materialen teknologiaren institutuan. Han artezketako teknologia berriak ezagutu ditu, ikerketako ikuspegi berriekin harremanak hasiz eta lankidetza sareak eginez. Gainera Bremengo eskaintza kulturalaren aditua bihurtu eta bere alemaniarraren maila hobetu egin du.

Lau asteko egonaldia izan du. Artezketari aplikatutako tresna berriak ezagutu ditu, horrek hagin sentsorizatuen erabilerako arazoei aurre hartzea ahalbidetzen du eta soluzio batean lanean hasi ahal izatea. IDEKOn Landerrek bere tesia garatzen du aurpegien artezketan sortutako arazoei erantzunak bilatzen. Arazo ezezaguna da, ez da aurretiazko ikerketarik ezagutzen. Bremenen maila teorikoan soilik ezagutzen zituen teknologiekin esperimentatu ahal izan du. Orain ezagutzen du bere aplikazio praktikoa, eta batez ere, bere potentzial izugarria.

NAZIOARTEKO ESPERIENTZIA

Nazioarteko esperientzia horrekin zentro teknologiko ezberdin bat bisitatu ahal izan du, han zelan lan egiten den ikusi, zein bitartekorekin eta zelan bideratzen dituzten arazoak beste ikerketa talde batzuek. Adituekin ikasi du, ondo egindako gauzak baieztatuz eta zeintzutan hobetu daitekeen.

FORMAZIOAREN ALDEKO APUSTUA

Landerrek zentro teknologikoen arteko lankidetza eta ikerlarien trukea beti dela positiboa uste du. Onenetatik ikasi eta beste lan egiteko modu batzuen ikasketa bultzatu, ikuspegi berriak eta hurbilketa ezberdinak ezagutza zientifikoaren sorkuntzan eta transferentzian.

IDEKOk doktoretza hau finantzatzeko apustua egin du, ia itsuan eta konfiantza izan du Landerrengan proiektu hau aurrera eramateko. IDEKOk bere langileen formazioan eta gaitasunean egiten duen inbertsioaren beste proba bat. Hori dela eta animatu egiten ditu bere lehen lanpostua bilatzen dituztenak IDEKOn aukera bezala pentsatzera eta bertan #EtorkizunarenJatorria eraikitzen hastera.