ESKATU INFORMAZIOA

 
IDEKO

Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.

JOSEBA GARCÍA

IKTak eta Automatizazioa taldeko ikerlaria IDEKO

Joseba informatika ingeniaria da eta IDEKOko bere lehen egunaren oroitzapen ahaztezina gordetzen du. Hasierako urduritasuna lilura bihurtu zen #EtorkizunarenJatorria-ren azken belaunaldiko instalazioak, makinak eta laborategiak ezagutu zituenean. Erraz ez ahazteko egun bat! Praktikak amaitu ondoren, IDEKOk lan-taldearekin bat egiteko aukera eskeini zion eta une horretan ezagutu zuen Josebak Automatizazioa eta Ekoizpen Digitalaren arlorako zuen grina. Interes horri jarraiki, "Digital Manufacturing" masterra burutu zuen, ekoizpen-teknologiak eta makina-erreminta ezin hobeto uztartzen zituena. Josebak bi hitzetan laburbiltzen du IDEKOn izan duen esperientzia: "etengabeko ikaskuntza” izan dela dio. Eta, duela gutxi graduatu diren eta IDEKO etorkizun profesionalerako aukera gisa hartzen duten pertsonentzat duen mezua argia da: ez dago aukera hoberik.

Zatoz IDEKOra. Etorkizunaren Jatorriaren parte izatea proposatzen dizugu.