ESKATU INFORMAZIOA

 
IDEKO

Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.

"Unibertsitatik atera berri direnentzako mezu gako bat daukat: zaila da IDEKO baino aukera hoberik aurkitzea ikerketa aplikatuaren munduan lan egin nahi izanez gero. Dena dago zientzialari, teknologiko eta pertsona moduan haztera bideratuta"

JAVIER ARANCETA

I+G Zuzendaria

Javierrek 15 urtean lan egin zuen IDEKOn departamenduko zuzendari eta zuzendari teknologiko moduan eta zentroaren lehenengo hazkunde etapa bizi izan zuen, bertan industriaren beharrak ikerketa proiektuetan zelan agertzen ziren ikusi zuen eta baita alderantziz ere. Era batean esfortzu teknologikoak eta zientifikoak ekipo oso gazte eta motibatu batekin zelan gauzatzen ziren ikusi zuen. Zentroaren “nerabezaroko” etapa hura gogoratzen du gaztetxoek ordenagailuekin benetan makina-erremintaren euskarri gako bat izatera jolasten zuten garaia bezala. Gaur egun Mondragon Osagaien I+Gko zuzendaria da eta IDEKOrekin energia bezalako arloetan lankidetza topaguneak dauzka.

Javi, zer ikasi duzu?

Z. Fisikoak ikasi nuen.

Gogoratzen duzu zer izan zen zentrotik zure arreta gehien piztu zuena?

Batez ere 2 gauza. Onena, zelako ondo baloratzen gintuzten Europan enpresekin genuen gure harreman bereziagatik; txarrena, zein zaila zen profeta izatea gure negozio unitate batzuetan.


Gogoratzen duzu zelakoa izan zen zure lehenengo eguna?

Ui, bai. 3 lan eskaintza nituen eskutan, baina IDEKO aukeratu nuen entitate beraren hazkunde potentzialagatik, eta horrekin batera, nire profesionaltasunarenagatik. Lehenengo eguna (eta lehen hilabetean) beldur antzeko sentsazioarekin oroitzen dut (ea zelan moldatzen naizen taldean, nik horretaz oraindik ez dakit ezer, enpresa eta unibertsitateko ikerketa oso ezberdinak dira,...) eta ilusioa (proiektu berria, enpresa eta teknologia anitza...).

Zein izan zen zure lana?

Sentsorizazio eta monitorizazio sistemak garatzea makina-erremintan doikuntza automatizatuak egiteko (fresatzeko makina eta tornu batean garatu genuen).

Zelan gogoratzen dituzu IDEKO proiektuaren parte izan zinen urteak?

Kariño handiz guztia ilusioarekin hartzen genuelako. Asko zegoen egiteko, gutxi ginen eta oso inplikatuta geunden.

IDEKOn egoteak zure karrera profesionala garatzen lagundu dizula uste duzu? Zergatik?

Inolako zalantza barik. Hazkunde horren parte izateak (ez soilik tamainan, batez ere, teknologia berriak lortzean, lortutako ezagutzak aplikatzean, enpresa I+G arteko harremana sustatzeak, zentroa Europara hurbiltzeak,…) I+G eta enpresen arteko harraman bereziak ikusarazi dizkit, batez ere kooperatibak, eta hori gero errekonozitu egin zait hainbat modutan.

IDEKOko zure karrera hitz batean laburtu beharko bazenu, zein izango litzateke? Zergatik?

IDEKOko nire karrera, batez ere, ERRONKARIA izan da. Arlo askotan primiziak izan ziren ekimen askotan parte hartu nuen, eta IDEKO makina-erremintan erreferentea izaten lagundu zutenetan: Lehenengo proiektu europarra (SINTOMA), lehenengo proiektua zientzia eta teknologiako ministeriorarekin, lehenengoak Espainian ardatz-anitzeko laserra erabiltzen (EHUn ere erakutsi genuen), ISO 9001 lortu zuen lehen zentroa Espainian (eta Danobat talde guztiko erakunde ezberdin batekin), MGEP-IDEKO arteko lehen lankidetza akordioa, lankidetzako lehen proiektua (EHU+Tekniker+Fatronik+IDEKO), makina erremintako kongresuak argitalpenetan lehian beste zentro batzuekin...

Orain MONDRAGONen zaude eta IDEKOrekin proeiktu ezberdinetan lankidetzan aritu zara, zelan ikusten duzu IDEKO kanpotik?

Nik "nerabezaroan" zegoen IDEKO bizi izan nuen, ikerketa eta aplikazioaren mundura hurbiltzen ari zena, maitasunak eta desamodioak nozitzen zituena... gaur egun IDEKO erakunde heldua da, oso kontsolidatua maila guztietan, domeinu teknologiko ikaragarriarekin eta etorkizunean ondo identifikatutako apustu erronkadunekin, baina enpresekin duen harreman berezi hori alde batera utzi gabe. Oso ondo ikusten dut.

Zer gomendatuko zenieke unibertsitatetik atera berri eta IDEKO euren aukeren artean dutenei?

Zaila izango dela aukera hoberik aurkitzea ikerketa aplikatuaren munduan lan egin nahi badu. Lehen mailako ekipoak (pertsonenak eta teknikoak), parte hartzen duen garapenetan aplikatzeko potentziala eta zientzialari bezala hazteko potentziala (doktoretza tesiak), teknologo (patenteak) eta pertsona bezala haztekoa.

Zer esango zenieke euren ibilbide profesionala garatzeko leku bat bilatzen ari direnei eta IDEKOra etorri nahi dutenei?

Aurreko erantzunaren antzekoa. Euren esperientzia eta ezagutzak ekoizpen aurreratuan aplikagarriak badira bere espektatibak asetzeko inguru profesional nahikoa zabala eta potentea dauka. Saiatu dadila.