ESKATU INFORMAZIOA

 
IDEKO

Industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara.

"IDEKOko nire ibilbidea hitz batean laburtu beharko banu hazkundea izango litzateke”

IÑAKI IGLESIAS

Ikerlaria

Iñaki Iglesias 2015eko azaroan sartu zen IK4-IDEKOko lantaldean telekomunikazioen arloko bere ezagutzaren ekarpena egiteko. Bizikleta eta euskararen maitale, zentro teknologikoen enpresa ehunaren beharretara oso bideratutako abangoardiako soluzioak garatzeko giro ezin hobea bilatu zuen. Gaur egun Erreka Plastics euskal enpresan lan egiten du, bere ibilbide profesionalaren zerumugak handitzea ahalbidetuko dion abentura berri bat.

Zer ikasi duzu?

2009an graduatu nintzen Telekomunikazioen ingeniaritzan (TECNUN – Nafarroako Unibertsitatea). Ondoren, “la Caixa”-ren graduondo beka bati esker Estatu Batuetara joan nintzen Master bat egitera, Science in Electrical Engineering (University of Delaware).

IDEKO zure ibilbide profesionala garatzeko aukera ontzat jo zenuen?

Bai, ikerketa akademikotik ikerketa aplikatuagora eta enpresei balioa ematean zentratutakora pasatzea ahalbidetzen baitzidan, nire interes profesionalari erantzuten zion esparru bat. Gainera, proiektu europarretan parte hartzeko eta nire nazioarteko proiekzioa mantentzeko aukera ematen zidan.

Zer egin zitzaizun deigarriena zentrotik?

Adar teknologiko anitzetan ekarpena egiteko duen anbizioa eta Danobat taldearentzako produktu berriak sortzeko bere etengabeko gaitasuna.

Gogoratzen duzu zelakoa izan zen zure lehen eguna?

Gogoratzen dut lankide batekin gelditu nintzela goizeko 07:30etan elkarrekin bizikletan joateko eta bidean hirugarren lankide batekin egin genuela topo. Behin bulegoan, jendearen hurbiltasuna gogoratzen dut eta euskararen presentzia handia. Bi inpresio horiek oso zorionekoa sentiarazi ninduten.

Zer egiten zenuen zure lanean?

Batez ere ikuspegi artifizialean oinarritutako soluzioak diseinatu taldeko enpresei euren lehiakidengandik ezberdintzea ahalbidetzeko. Adibidez, Danobatentzako trenaren gurpilen neurketa sistema bat garatu zen higadura modu goiztiarrean antzemateko. Soralucerentzako makinaren barruan mekanizatzeko pieza gordina ahalik eta hobekien kokatzeko sistema bat sortu genuen. Europako beste zentro batzuekin izandako lankidetzari esker, zehaztasun handiko mihiztatze robot sistema bat ere garatu genuen sektore aeronautikoarentzako, bere moldagarritasunagatik, tresneria garestien beharra kentzen zuena.

IDEKOk zure ibilbide profesionala garatzen laguntzen dizula uste duzu? Zergatik?

Zalantzarik gabe. Lehenik eta behin, enpresaren mundua hurbiletik ezagutzeko aukera eman didalako bere berezitasun guztiekin (bezero-hornitzaile harremanak, proiektuak antzematea, epeak...). Ondoren, teknologia berriekin harremanetan jarri nauelako, proiektu berriekin eta esparru teknologiko ezberdinetako liderrekin. Eta esposizio hori oinarri handia da hazkunde profesionalerako.

Orain Erreka Plastics- en zaude eta zelan ikusten duzu IDEKO kanpotik?

Oso ondo posizionatuta ikusten dut sektoreko enpresentzako teknologia garatzeko eta zentro teknologiko moduan nazioarteko kokapena mantentzeko helburu bikoitzarekin. Ziurgabetasun apur bat ere baduela uste dut zentro teknologikoen aliantza dela eta, baina ez dut zalantzarik zuzendaritzak eta talde teknikoak garai berrietara moldatzen jakingo dutela.

IDEKOko zure ibilbidea hitz batean laburtu beharko bazenu, zein aukeratuko zenuke? Zergatik?

Hazkundea. IDEKOk aurretik neuzkan ezagutzak kontsolidatzea ahalbidetzeaz gain, niretzako ezezagunak ziren diziplina asko esploratzeko aukera eman dit, adibidez, metrologia edo robotika.

Zer gomendatuko zenieke unibertsitatetik atera berri diren eta IDEKO euren aukeren artean daukaten pertsonei?

IDEKO batezbesteko adin oso gaztea duen enpresa bat dela, berrikuntzari eta sormenari zabalik dagoena, beti zeruertz berriak lortu nahi dituena. Gainera bidaiatu eta beste zentro teknologiko berriak ezagutzeko aukera dago Europa osoan zehar.

Zer esango zenieke euren ibilbide profesionala garatzeko leku berri baten bila ari diren eta IDEKOra etorri nahi duten pertsonei?

IDEKOn leku egokia aurkituko dute euren karrerak nazioartekotzeko azoka, kongresu, proiektu europarren bitartez... familia bizitza eta lanekoaren kontziliaziorako ahalegina egiten duen enpresa, kooperatibismoaren giza balioak agertzen direna dela.