ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

CNC ireki baten garapena abiadura handiko 5 ardatzeko fresaketan aitzinamendu abiadura optimizatzeko

CNC ireki baten garapena abiadura handiko 5 ardatzeko fresaketan aitzinamendu abiadura optimizatzeko

Fabrikazio prozesuak heldutasuna lortu du, ordenagailu bidez lagundutako fabrikazioari eta ebaketa prozesuaren errendimenduari dagokienez. Gaur egun, hobekuntzarik nagusiek ordenagailu bidezko zenbakizko kontrolaren (CNC) optimizazioarekin eta fabrikazio prozesuaren gainerakoarekiko interakzioekin zerikusia dute. Tesi honen helburua da CNC baten oinarrizko osagaiak kontrolatzea  abiadura handiko 5 ardatzeko mekanizazio prozesua optimizatzeko azalera konplexuetan.

CNC ireki bat egiteak algoritmoak garatzea eskatzen du, horiekin mekanizazio programa aginduzko  doikuntza puntu bihurtzeko makinaren unitateetarako. Tesi honen lehen zatiak erabili ohi den tresnaren bidearen interpolazio linealak eragindako 5 ardatzen etenak biribiltzen uzten du. Gero, aitzinamendu abiadura interpolatzeko algoritmo batek ibilbidea kalkulatzen du, makinaren mugapen zinematikoak errespetatuta eta, bereziki, ardatz bakoitzaren astindua. Lan honen inplementazioari esker, CNC ireki batekin kontrolatu daiteke abiadura handiko 5 ardatzeko makina bat. Horrenbestez, CNCaren optimizazioak saihesten dituzten hezi teknologikoak ezabatzen dira eta fabrikazio prozesua kontrolpean geratzen da, CAD-CAMetik, ardatzaren desplazamenduraino.

CNCaren kontrol osoak tresnaren bidea zehaztasunez finkatzeko aukera ematen du, ordenagailuz lagundutako diseinu entitateetatik, gehienetan NC kode estandarrak induzitutako desbiderapen geometriko  bat ere ez sartu gabe. Ibilbidea gainazal mekanizatuan zuzenean interpolatzeak gainazal konplexuen mekanizazioaren kalitatea eta produktibitatea nabarmen hobetzen ditu. PREMIUM-OpenCNC-rekin lan hionen efizientzia frogatu daiteke esperimentalki eta bide berriak irekitzen ditu fabrikazio prozesuan etorkizunean egin daitezkeen hobekuntzetarako.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000