ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Zehaztasun gehikuntza zentrorik gabeko artezketan, ezegonkortasun dinamikoak ezabatzeko estrategia berrien garapenaren bidez

Zehaztasun gehikuntza zentrorik gabeko artezketan, ezegonkortasun dinamikoak ezabatzeko estrategia berrien garapenaren bidez

Zentrorik gabeko artezketa fabrikazio prozesu bat da, non, lan konfigurazio bereziaren ondorioz, zehaztasun handiko akaberak lor daitezkeen produktibitate ratio handiekin. Alabaina, konfigurazio berezi horixe da jatorri geometrikoko, jatorri dinamikoko eta herrestatze jatorriko ezegonkortasunen iturri nagusia. Maiz agertzen diren eta kontrolatzeko zailak diren ezegonkortasun bereizgarri horiei, gainera, abiatze mekanizazio urratzaileak berezkoak dituen mugak gaineratu behar zaizkio: gainazalaren kalte termikoa eta osotasunaren kaltea eta gainazalaren dimentsio, geometria eta akabera perdoiak. Horiek guztiek eragiten dute zentrorik gabeko artezketa menderatzeko zaila den teknologia izatea. Hala ere, makina prestatzaileen eskarmentuaren bidez eta proba-erroreen metodoen bitartez bakarrik doitzen dira prozesuak oraindik, prozesuaren jokaeraren gaineko ezagutza zientifiko zorrotzik ezarri gabe.

Simulazio-ereduen garapenean eta horien kontrastatze esperimentalean oinarrituta, tesi honek jatorri dinamikoko ezegonkortasunen ezagutzan sakondu nahi du alde batetik, zentrorik gabeko artezketan asko gertatzen den fenomenoa baita hori, harri oso zabalak erabiltzearen ondorioz. Lortu diren emaitzei esker, chatter gabeko lan libreen konfigurazioak zein diren zehaztu ahal izan da, zehaztasunez zehaztu ere, eta, aldi berean, chatter-a ezabatze aldera, piezaren biraren abiadura aldakorraren teknika ezartzeak duen gaitasuna kontrastatu ahal izan da.

Beste alde batetik, abiatze mekanismo urratzaileek berezkoak dituzten gainerako ezegonkortasun bereizgarrien eta mugaketen inguruan gauzatu dira simulazio-ereduen garapenaren jarduera eta horren kontrastatze esperimentala, eta jatorri geometrikoko, herrestatze-jatorriko eta kalte termikoko jatorriko ezegonkortasunen inguruan egin diren beste bi tesi paralelotan egindako lanarekin osatu da guztia. Garatu diren ereduei eta eskuratutako ezagutzari esker, prozesua gidatzen duten aldagaien eragina eta akoplamendua aztertu ahal izan dira, bai zeharkako eta alderik aldeko lan moduetarako, bai diametro bakarreko zein diametro ugariko piezetarako. Horrek, era berean, zikloak konfiguratzeko eta lan aldagai optimoak hautatzeko optimizazio algoritmoak garatzea ekarri du, gainazalaren osotasun eta akabera betekizunak eta dimentsio, geometria eta produktibitate perdoiak betetzearekin bat.

Lan horrekin, zentrorik gabeko artezketa prozesua doitzeko eta optimizatzeko erreminta baten ondoz ondoko bi bertsio egin dira. Lehenengoa makinan sartuta dago; bigarrena, berriz, osoagoa da, eta WEB euskarrian dago ezarrita. Biek daukate SUA izena: Estarta Set-up Assistant.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000