ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Ezegonkortasun geometrikoak deuseztatzea zentrorik gabeko artezketan, simulazio teknika berrien bidez

Ezegonkortasun geometrikoak deuseztatzea zentrorik gabeko artezketan, simulazio teknika berrien bidez

Zentrorik gabeko artezketa fabrikazio prozesu bat da, non zehaztasun handiko akaberak lor daitezkeen produktibitate ratio handiekin. Hala ere, lan egiteko modu bereziaren ondorioz, autoeragindako bibrazioak eta jatorri geometrikoko ezegonkortasunak izan ditzake. Artezketan ezegonkortasun horietako edozein agertzea oso larria da, nahi diren tolerantzia geometrikoak eskuratzea eragozten baitu eta gainazalaren akaberaren kalitatea okertu dezakeelako.

Gaur egun, ezegonkortasunen arazoa murrizten saiatzen dira artezteko makina zentrogabeen fabrikatzaileak, bezeroaren etxera joanez eta makina in situ doituz, behar bezala aplikatzeko. Dena dela, aplikazioaren aldagairen bat gero aldatzen bada (piezaren neurria, harriak, materialak eta abar), prozesua optimizatzeko ezinduta egoten dira enpresako langileak askotan.

Tesia egin bitartean, jatorri geometrikoko ezegonkortasunak agertuko diren iragartzen duen eredu matematiko bat garatu da, zentrorik gabeko alderik aldeko edo sarketako artezketarako. MATLABen ezarri da eredu hori, maiztasunaren nahiz denboraren menderakuntzan simulatzeko gero. Simulazio horren emaitza gisara, makina konfigurazio sorta zabal baterako egonkortasun mapak eskuratu dira, eta mapa horiek argi eta garbi islatzen dituzte ezegonkortasunik gabeko lan eremuak. Era berean, biribiltasun akatsak artezketan jarraitzen duen bilakaera islatzen duten grafikoak lortu dira denborazko simulazioan, eta, beraz, piezaren amaierako akatsa zein izango den kuantifika daiteke konfigurazio zehatz batetik eta hasierako biribiltasun akatsetik abiatuta.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000