ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Chatter birsortzailea kentzea, prozesuan biraketa abiadura aldatuz

Chatter birsortzailea kentzea, prozesuan biraketa abiadura aldatuz

Buruaren biraketa abiaduraren aldakortasunean oinarritutako estrategiak esploratzea izan da ikerketa-lan honen xedea, autokitzikatutako bibrazio birsortzaileak, chatterra edo dardara deuseztatzeko xedez. Chatter birsortzailea deuseztatzeko metodologia bat garatzea ekarri du horrek, buruaren biraketa abiadura aldatzeko estrategietan oinarritutakoa. Estrategiek beren barruan hartzen dituzte bai biraketa abiaduraren etengabeko aldakuntza (CSSV), bai biraketa abiadura egonkorrean egiten den hautu automatikoa. Xede hori lortzeko, bi estrategiak txertatzea ahalbidetzen duen egonkortasun eredu bat garatu behar izan da, bere eraginkortasuna simulatu ahal izateko.

Hortaz, abiadura aldakorreko mekanizazioa duen fresaketa prozesuaren egonkortasuna aztertzeko asmoz, biraketa abiaduraren etengabeko aldakuntzaren estrategia hainbat uhin formarekin txertatzea ahalbidetzen duen eredua garatu da. Fresaketa prozesuaren egonkortasun eredu bat garatu da denboraren menderakuntzan, mozketa prozesuak berezkoak dituen efektu ez-linealak sartzea ahalbidetzen duena. Era berean, hainbat geometriako erreminten simulazioa egin da; batez ere, hauena: txertatuak dauzkaten planeatze erremintak, pieza bakarreko erreminta helikoidalak eta punta esferikodun erremintak. Horrela, mozketa indar dinamikoak eta erremintaren bibrazioa atera daitezke simulazioetatik. Egonkortasun eredua garatu eta baliozkotu ondoren, hainbat aldakuntza motarekin konparatu da estrategia.

Hala ere, simulazioak zenbatzeko behar den denbora luzea denez, erdi-diskretizazioaren eredu bat garatu behar da, sistemaren egonkortasuna irmo eta azkar aztertzeko. Hori dela-eta, beharrezkoa da erremintak erreminten hainbat geometria eta sistema moduen orientazioa ahalbidetzea.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000