ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Geruza meheen nanoiman patronatuen nanofabrikazioa eta propietate magnetikoak

Geruza meheen nanoiman patronatuen nanofabrikazioa eta propietate magnetikoak

Nanoteknologiaren eremuan kokatzen da lana, eta informazioa biltegiratzeko eta tratatzeko eremuan (disko gogorretan eta abarretan) zentratzen dira fabrikatu diren nanoiman moten aplikazio nagusiak eta gailu magnetikoak.

Tesiak diziplina anitzeko bi mundu esperimental konbinatzen ditu: teknologikoa eta zientifikoa. Imanen eta gailu magnetikoen nanofabrikazioarekin dauka harremana teknologikoak, eta, horretarako, teknika multzo oso bat garatu eta doitu da. Teknika horiekin, industrian ezarpen handia daukaten metodo konbentzionalen bidez ateratako laginak lor daitezke hasieratik amaierara arte. Besteren artean, material bakarraren ordez hainbat material aldi berean hazteko sistema bat sortu da; batez ere, bi material erabilita: Ni-Fe eta Co-Fe aleazioak.

Horien portaera magnetikoa aztertu da, bai geruza jarraituetan, bai dimentsionalitate txikiagoko laginetan (harietan, zirkuluetan, elipsietan), beren forma eta distantziak aldatuz, jokaera ezberdinak baitauzkate eta aplikazioetarako ezinbestekoa baita jokaera horiek ezagutzea.

Materialen jokaera magnetikoa histeresiaren bidez aztertzen da. Jokaera magnetiko horri esker, informazioa biltegiratu daiteke ordenagailuetako disko gogorren imanetan: eremu magnetikoak imanazioa eragiten du iman txikian, zeina 0 batekin edo 1 batekin kodetzen den, eta kodetze horrek eremu magnetikotik kanpo irauten du. Gero, kodea irakur daiteke, baina baita alderantzizkatu ere, aurkako zentzua duen eremua aplikatuz.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000