Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Adimendun kontrol-sistemen garapena, artezketa prozesuen produktibitatea areagotzeko eta piezaren gainazalaren osotasuna ziurtatzeko

Adimendun kontrol-sistemen garapena, artezketa prozesuen produktibitatea areagotzeko eta piezaren gainazalaren osotasuna ziurtatzeko

Mondragon Unibertsitateko goi-mailako errendimenduko mekanizazioaren lerroan kokatzen da doktoretza tesi hau, eta beronen xede nagusien artean dago mekanizazio prozesuetan produktibitatea areagotzeko kontrol sistema moldatzaileak garatzea. Artezketa lauaren kasuan, erabiltzaileari prozesua doitzean, prozesuan bertan eta geroko kalitate kontrolean laguntzeko adimendun erreminta bat egin nahi da. Aztergai den aplikazio zehatzerako egokiena den harri artezlea proposatuko dio adimendun erremintak erabiltzaileari, bai eta prozesuko parametroak konfiguratzeko gomendioa eman ere. Artezketan, kontrol moldatzaile bat aktibatuko da, eta, harria higatu ahala, lan-baldintzak aldatuko ditu horrek, diamantaketen artean piezaren betekizunak denbora tarte luzeagoetan betetzeko xedez. Pieza arteztu ondoren, eskatzen diren tolerantziekin bat egiten duela egiaztatuko da, makinan bertan txertatutako neurketa sistemen bidez, neurketak laborategian egitea saihesteko.

Aurreikusten denez, funtzionaltasun berrien multzo horrek onura nabarmenak ekarriko dizkie industriako artezketa prozesuei, produktibitatea areagotuz, akatsak murriztuz eta doiketa lanak nahiz kalitate kontrolerako lanak arinduz. Piezaren lautasuna makinan bertan neurtzeko funtzionalitateak, harri artezlearen higadura mailaren balioespena eta piezaren gainazalaren zimurtasunaren iragarpena estaltzen ditu doktoretza tesi honek. Gainera, prozesuaren parametroak kontsumitutako potentziaren, harriaren higaduraren eta deuseztatutako material bolumenaren arabera doitzen dituen kontrol moldatzaile baten lehenengo bertsioa garatu da, kalte termikoa eta nahi den zimurtasuna ez lortzea saihesteko.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000