ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Ekarpenak aurreprozesatuari, prozesatuari eta termografia infragorriaren bidezko analisiari, entsegu ez-suntsigarriei aplikatuta

Ekarpenak aurreprozesatuari, prozesatuari eta termografia infragorriaren bidezko analisiari, entsegu ez-suntsigarriei aplikatuta

Termografia Infragorriaren (TI) bidezko entsegu ez-suntsigarrien bitartezko neurketa sistemak erabilita, azkar, erraz eta ukitu gabe ebaluatu eta kontrolatu daitezke material eta prozesu mota guztiak. Ondorioz, termogramen tratamendu digitalaren askotariko etapen ezagutzari ekarpenak egitea ezarri zen tesi lan honen xede orokor gisa, bai eta ekarpen horiek benetako arazoei aplikatzea eta hautemandako gabeziei irtenbideak ematea ere. Etapa horietan, irudi termikoak egokitzen dira (aurreprozesatua), horien tratamendu digitalari (prozesatua) ekin aurretik. Tratamendu digital horretan, hobeto hautematen dira materialean dauden akatsak, eta, horrela, geroko analisia eta karakterizazioa (prozesatu ondokoa) ahalbidetzen dira. Ekarpen horiek askotariko ezarpen eremuak biltzen dituzte: soldadurak ebaluatzeko eta ikuskatzeko prozesuak, industria aeronautikorako material konposatuen gaineko entseguak eta ingurumenean nahiz ehungintza militarraren industriaren eremuan kutsatzaileak hautemateko egiten diren aplikazioak. Doktoretza tesi honen lan hau Kantabriako Unibertsitateko Teknologia Elektronikoaren eta Sistemen eta Automatikaren Ingeniaritza Sailaren (TEISA) Ingeniaritza Fotonikoko Taldean (GIF) garatu da.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000