Aurkeztera gatozen lan honetan, diamantaketaren eredu zinematiko bat nola egiten den deskribatzen da, diamantatzaile birakariarekin egindako diamantaketa eragiketaren ondoren harriak izango duen amaierako topografia aurreikusten duena.
Diamanteen geometriatik eta diamantaketa prozesuaren sarrera parametroetatik abiatuta, ereduak aukera ematen du harriaren amaierako 3D topografia eta gutxi gorabeherako zimurtasun profilak lortzeko, edo diamantaketa prozesuan erauzitako materialaren bolumena zenbatzeko. Hori guztia diamantaketaren markak zer baldintzatan erreproduzituko diren aurreikusteko.
Garrantzitsua da nabarmentzea eredu hori hainbat sinplifikazio nabarmen onartuz egin dela; esaterako, soilik aleen haustura kontuan hartuta edo harrien material ez-urratzailearen izaera zimurtsua simulatu gabe. Horregatik, beharrezkoa izango da ereduaren baliozkotze esperimentalaren fase bat egitea, berorren aplikagarritasuna diamantaketa baldintza jakin batzuetara edo harri tipologia jakin batera mugatzeko.
Epe ertainera begira, bereziki interesgarria litzateke eredua estrapolatu ahal izatea, eragiketa sarketan simulatzea, eta helizearen erreprodukzioa eta aztertutako amaierako piezarengan izango dituen ezaugarriak aztertzea.