IK4-IDEKOk
proiektu bat aurkezten du, mekanizagarritasun zaila duten eta hainbat
merkatutan erabiltzen diren (adibidez, aeronautikoan) materialen tornaketaren
eraginkortasuna eta produktibitatea optimizatzeko.
Tornaketa da
txirbil harroketarako prozesurik erabilienetako bat industrian. Batez ere,
burdin material metalikoekin erabiltzen da. Alabaina,
azken urteetan egin den material exotikoen aplikazioak (esaterako, aleazio
aeronautikoak) ekarri du tornaketa baldintzak zorrotzagoak izatea, eta lehendik
dauden teknikak optimizatu behar izatea edo horien mekanizaziorako prozedura
berriak garatu behar izatea. Horren adibide dugu, hain zuzen, sektore
aeronautikoan, motorren konpresoreak eta turbinak direla pieza kritikoak.
Hainbat materialez osatutakoak izaten dira: besteak beste, titanio aleazioak
eta nikel superaleazioak (esaterako, Inconel 718). Pieza kritiko horiek
mekanizagarritasun zaileko materialez daude osatuta, baina halere, eskakizun
eta erregelamendu zorrotzak izaten dituzte. Ezinbestekoa
da prozesua kontrolatzea, ekoizpen kostuak ez daitezen asko handitu, eta
kalitatezko produktu lehiakorra eskaini ahal izateko.
Leer artículo completo