Zero Akatseko Fabrikazioa edo ZDM (Zero Defect Manufacturing; ingeleseko siglak) da Fabrikazio Aurreratuaren helburu nagusietako bat. Hainbat sektore kritikok (esaterako, aeronautikoa, trenbidearena, automobilgintza edo eolikoa) geroz eta gainbegiratze lan handiagoa eskatzen dute sortzen eta muntatzen dituzten motor edo elementu garrantzitsuetako pieza bakoitzarentzat. Gisa honetako enpresen I+G+B inbertsiorik gehienak osagai garrantzitsuenen litekeeneko akatsak errotik desagerraraztera bideratzen dira. IK4-IDEKO da 4ZDM klusterraren gidaria, non biltzen diren ZDM gaietako Europako I+G proiektu guztiak. Juan Antonio Arrieta Nazioarteko I+G proiektuen arduradunak gai horri buruzkoak aipatzen ditu hurrengo artikuluan.