Aldez aurretik trinkotutako hondar-bloke baten robot bidezko mekanizaziotik abiatuz
Galdaketan ereduak erabiliz
egindako prozesu tradizionalei erantzuteko, IDEKO zentro teknologikoak, beste
partner batzuekin batera, teknologia-kate bat garatu du 4.0 fabrikazioa lortzea
ahalbidetzen duena seriean egin gabeko piezen metal-galdaketaren industrian,
eta tarteko ereduak erabiltzea ekidin du. Horretarako, galdaketa-moldea
eredurik gabe eraikiko da aldez aurretik trinkotutako hondar-bloke baten
mekanizaziotik abiatuz. Aldez aurretik trinkotutako hondarra mekanizatzeko
robot bat erabiliko da, tresna bereziak dituena hondarrarentzat. CNC programa
bat baliatuko da horretarako. Prozesu honekin lortzen da piezak azkarrago
galdatzea, eta ondorioz, merkeagoa da, material gutxiago kontsumitzen du,
gutxiago kutsatzen du eta, gainera, kalitate handiagoko piezak ekoizteko gai
da. Horrez gain, bestelako hobekuntzak ere lortu dira, adibidez moldearen
egiaztatze bat egitea galdaren aurretik, galda akastunen arriskua murrizteko.