Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
DIBULGAZIO ARTIKULUAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

Big Data lantokiko produktibitatea hobetzeko

Big Data lantokiko produktibitatea hobetzeko

Digitalizazio hori aukera bat da makinen fabrikatzaileentzako bezala makinen erabiltzaileentzat ere.

Egia da ez dagoela ikuspegi estandarizatu bat fabrikazio-erakunde bat enpresa digital bilakatzeko. Baina, honako artikuluan, IK4-IDEKOko IKTak eta Automatizazioa ikerketa taldeko Jon Kepa Gerrikagoitia eta Gorka Unamunok ezagutzera eman dituzte fabrikazio enpresek hartu ditzaketen hainbat ikuspegi eraginkor. Horren aurretik azterketa bat egin dute digitalizazioak, Big Datak, ETL-k Business Intelligencek, Machine Learning-ak eskaintzen dituzten aukeren inguruan.

 DIGITALIZAZIOAREN AUKERA

Digitalizazio hori aukera bat da makina fabrikatzaileentzat bezala bere erabiltzaileentzat ere. Aukerok orientatuta egon daitezke produkzio prozesuaren edo produktuaren baitako hobekuntzen aspektu desberdinetan, besteen artean: aktiboaren balioa mantentzea, aktiboaren balioa maximizatzea eta aktiboari berriz balioa ematea.

Aktiboaren balioa mantentzea: atal honetan topo egingo dugu, batetik zuzenketako, prebentzioko eta aurreikuspeneko mantentzearekin eta, bestetik, ordezkoen eta kontsumigarrien kudeaketarekin.

Aktiboaren balioa maximizatzea: produkzio-prozesuen optimizazioa, energiaren kudeaketa, eta zaharkitzeen eguneratzea eta kudeaketa integratuta daude hobekuntza-talde honetan.

Aktiboari berriz balioa ematea: aktiboaren balio soberakinaren kudeaketa, aktiboaren retrofitinga eta aktiboa pieza berrien produkziora egokitzea erronka bat dira aktiboen amortizazio hobea lortzeko.

ARTIKULU OSOA IKUSI

Uztaila 2018

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000