Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
DIBULGAZIO ARTIKULUAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

Digitalizazioa, zero akats eta fabrikazio aurreratua

Digitalizazioa, zero akats eta fabrikazio aurreratua

Artikulu honek, hain zuzen, 2020an Zer eta Nola Mekanizatu Jardunaldian landutako gaien laburpena biltzen du. Jardunaldia IDEKO Zentro Teknologikoaren instalazioetan egin zen. IK4-IDEKOk rol nabarmena izan zuen IMHEk antolatutako jardunaldi horretan. Egunean zehar hainbat esku hartze izan zituen, eta egin ziren zuzeneko jardunetan ere 3 erakustaldi egin zituen:
Hondarrezko moldeak robotarekin mekanizatzeko prozesuaren erakusketa

Laguntza kriogenikoarekin egindako torneaketaren erakusketa

Ultrasoinuen bidez mekanizatzeko prozesuaren erakusketa

Jon Kepa Gerrikagoitiak, IK4-IDEKOko IKT eta Automatizazioaren arloko ikerketa taldeko kudeatzaileak, 4.0 Industriaren eta smart connected factoriesen aurkezpena egin zuen. Teknologia horrek industrian duen aplikazioaren kasu praktikoak aztertu zituzten. Horrekin lotuta, robotikan oinarritutako automatizazioa proposatu zen, ekoizpen fabriketan dauden automatizazio mailak erakutsiz.

Zero Akats eremuaren baitan, fotometria bidez makinan piezak lerrokatzeari buruz hitz egin zigun Ibon Serranok, fresagailuetan pieza ertain-handiak prestatzeko eta trazaketa eragiketak ordezkatzeko denbora murrizteko.

ARTIKULU OSOA IKUSI

Ekaina 2018

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000

ARTIKULU ERLAZIONATUAK

Ez dago artikulu erlazionaturik