Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
DIBULGAZIO ARTIKULUAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

Saiakuntza ez suntsitzaileak. Partikula magnetikoen bidezko ikuskapenen ordezko teknika iraunkorrak

Saiakuntza ez suntsitzaileak. Partikula magnetikoen bidezko ikuskapenen ordezko teknika iraunkorrak

Partikula magnetikoen bitartezko ikuskapena (MT) saikuntza ez suntsitzaile bat da eta materiale ferromagnetikoen gainazaleko etenak eta gainazalen azpikoak detektatzen uzten du. Metodo horren printzipio fisikoa da materialak eremuaren lerroekiko perpendikularrak diren etenak dituen guneetan eremu magnetikoa distortsionatu egiten dela. Saiakuntza mota hau oso zabalduta dago, batez ere ikuskapena azkar egiten delako eta oso malgua delako eten txikiak kostu txikiarekin detektatzen uzten baitu, eta oso eramankorra delako. Halere, hainbat desabantaila ditu eta horrek alternatibak bilatzera eramaten du ikuskapen metodo horretarako. Hauek dira desabantailak:  Ikuskatu  beharreko materialen mugapena (soilik material ferromagnetikoak); antzeman daitezkeen eten moten mugapena (soilik eremu magnetikoaren lerroekiko perpendikularrak diren eten lineak; partikula magnetikoen kudeaketa beren bizi zikloaren ondoren (hondakinen kudeaketa); ikuskapenaren ondoren materialak desmagnetizatu beharra; ikuskapena automatizatu ezin izatea…

Lan honetan azterketa konparatiboa egin da teknologia elektromagnetikoan, termografia aktibo infragorrian eta ultrasoinuetan oinarritutako saiakuntza ez suntsitzaile mota desberdinak alderatzeko. Lortutako emaitzek baieztatzen dutenez, aztertutako teknika guztiek balio dute partikula magnetikoen bitartezko ikuskapenen ordez erabiltzeko.

Iraila 2013

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000