Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Material arinagoak etorkizuneko industria aeroespazialarentzat

Material arinagoak etorkizuneko industria aeroespazialarentzat

IK4-IDEKOk Europako proiektu batean parte hartzen du industria aeroespazialerako teknologikoki aurreratuak eta arinagoak diren titaniozko aleazioak garatzeko helburuarekin.

5,7 milioi eurotako aurrekontua duen ekimen honen helburua, aireontzien energia kontsumoa eta gas kutsagarrien emisioa murriztea da.

Elgoibarko zentroa arduratuko da fabrikazio aurreratuko teknologiak aplikatzeaz, erreferentea delarik aleazio hauen mekanizazio prozesuetan.

Aeronautika sektoreak eta sektore aeroespazialak etengabeko bilakaeran daude kostuak, gas kutsagarrien emisioak eta energia kontsumoa murrizteko helburuarekin. Testuinguru honetan garatu da MMTech proiektu europarra, aireontzi arinagoak fabrikatzeko, teknologikoki aurreratuak diren material berrien garapena eta aplikazioa ikertzea helburu duelarik.

Ekimen hau, Zentro teknologikoak fabrikazio aurreratuan duen ezagutza eskainiko diona, gamma titaniozko aluminioetan (y-TiAl) zentratzen da. Oso aleazio arinak eta erresistenteak dira eta industria aeroespazialaren etorkizunerako materialen belaunaldi berritzat hartzen dira.

Aleazio hauek erresistentzia eta arintasun handiagoa ematen die aireontziei eta aurreikuspenen arabera, pisua %50 inguru murrizten da ordezkatutako osagaietan.

5.7 milioi euroko aurrekontuarekin, MMTech proiektuak teknologia eta metodo berriak garatuko ditu aireontzien manufakturan erabilitako materialen diseinu, produkzio, mantentze, konponketa eta birziklapen kostuak aurreztea ahalbidetuko duelarik.

Berriki abiatu den ekimena, y-TiAl aleazioen fabrikazio prozesua optimizatzean eta sinplifikatzean datza, une honetan konplexua eta ekonomikoki garestia dena.

Gamma titaniozko aluminioak (y-TiAl) aproposak dira hegazkinen motorretan eta egitura-aplikazioetan erabiltzeko baina orain arte bere erabilera oso murritza izan da kostu altua tarteko.

MMTech-en erronka teknologiko nagusiak ondorengoak dira: sinterizazio prozesuaren homogeneizazioaren bidez y-TiAl-aren fabrikazio katea optimizatzea, fabrikazio gehigarrien teknikak erabilita malguketa hobetzea eta fabrikazio aurreratuko teknologiekin mekanizazio prozesua erraztea.

IK4-IDEKOren ekarpena

IK4-IDEKOk proiektu honi egingo dion ekarpena gakoa da. Aleazio metalikoen belaunaldi berri honekin ekoiztu diren piezen mekanizazio prozesuetan erabilitako fabrikazio aurreratuko teknikei buruz daukan ezagutza eskainiko du.

Elgoibarko zentroa arduratuko da erabilitako hornikuntzen portaera dinamikoa hobetzeaz bai eta bibrazioen moteltze aktibo eta pasiboez ere.

“Proiektu honen bidez, y -TiAl pieza aeronautikoak mekanizatzeko ezagutza sortuko da, pieza hauek mekanizagarritasun zaila baitute eta eskakizun tekniko handia duten soluzioak garatzea eskatzen baitute. Soluzio hauek, konplexutasun txikiagoa duten beste material aeronautiko batzuetan ere aplikagarri izango dira” ziurtatu digu Alex Iglesiasek, IK4-IDEKOn proiektu honen arduraduna denak.

Zentro teknologikoak, mekanizazio erraztuko duten bibrazioen moteltze aktibo eta pasiborako gailu zehatzak ere garatuko ditu

Horizon 2020 Europako Batzordearen berrikuntza teknologikoari bultzada emateko programan kokatzen den proiektu hau, aurten abiatu da eta 2019. urtera arte luzatuko da.

La iniziatiba, que está liderada por la Universidad de Sheffield AMRC y cuenta con la participación de Mondragon Unibertsitatea y la multinacional italiana Fidia, entre otras entidades.