Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKOk sendotu egin du trebakuntzaren aldeko apustua bere lantaldean beste doktore bat sartuz

IK4-IDEKOk sendotu egin du trebakuntzaren aldeko apustua bere lantaldean beste doktore bat sartuz

IK4-IDEKO zentro teknologikoak, erreferentea Fabrikazio Aurreratuan, berriki doktore berri bat sartu du bere ikerlari-plantillan, bere lan taldearen trebakuntza zientifiko eta teknologikoaren alde egiten duen apustuaren baitan.

 Doitasuneko makina-erreminten lubrifikazio hidrostatiko aurreratuaren inguruko bere tesia irakurri ondoren, Harkaitz Urreta, dagoeneko ikerlari bezala lanean ari zena Elgoibarko zentroaren Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza ikerketa taldearen buru bezala, IK4-IDEKOn aitortza akademiko hori eskuratu duen azken aditua da.

 “Gidaketa lubrifikatu aktiboak doitasuneko makina-erremintentzat, oinarrituz fluido eta balbula moldakorretan” izenburupean, Urretak osatu duen tesiak gaitzat hartu du prestazio handiko makina eta mekanismoentzat diren kojinete eta patinetarako teknologia hidroestatiko eta hidrodinamiko aktiboen garapena.

 Pasa den uztailaren 20an Harkaitzek Euskal Herriko Unibertsitatean lortu zuen sari akademikoak handitu egiten du IK4-IDEKOren doktore-plantilla 29 ikerlarira.

 Urretak Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza taldea gidatzen du. Talde horrek, batetik, jarduten du prestazio handiko produktuak garatzen, eta bestetik, sortzen makina-erremintarako dinamika handiko prototipo, egitura, mekanismo eta osagarriak, ultradoitasuneko akaberak lortzeko.

 Espezializazio handiko perfilen inkorporazioa eta ikerketa zentroko ikerlari taldea akademikoki formatzea bat dator Eusko Jaurlaritzak egiten dizkien eskakizunekin Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (ZTBES) osatzen duten zentroei.

 Bere plantillan 100 ikerlaritik gora ditu egun IK4-IDEKOk eta lau ikerketa talde desberdindutan egiten du lana: Dinamika eta Kontrola, Fabrikazio Prozesuak, IKTak eta Automatizazioa eta, azkenik,  Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza.

Arlo horiek guztiak funtsezkoak dira ikerketa zentroaren espezializazio estrategiaren garapenerako, irtenbide integrala eskaintzen baitute fabrikazio teknologien zein industria produkzioaren arloan, behar den oreka emanez ikerketen emaitzak enpresetara transferitzeko orduan eta ezagutza sortuz.

NABARMENDUTAKO BERRIAK